Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak – Talde Gune

Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak diru-laguntzak ematen ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.
Nola funtzionatzen du
Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago, Talde Gune Gasteiz espazioarekiko lankidetzan, eta bi areto prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera ematen du. Izan ere, Udalaren eta aretoen jabe den Talde Gune Gasteiz enpresaren arteko hitzarmenaren bitartez, aretoak orduko 2 euroan alokatu ahalko dituzte bakarlariek eta orduko 3 euroan taldeen kasuan, Sailak % 60ko diru-laguntza emango baitu. TALDE GUNEko bi aretoek ahots eta mikrofonia ekipoa dute, eta horietako batek bateria akustiko osoa.
Aretoak erabili ahal izateko zozketan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. 2026. urterako izena emateko epea azaroaren 3tik 17ra bitarte irekita egongo da.
Erabilera motak
Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.
Zozketa eta aretoak erabiltzeko epeak 2026. urtean
- Zozketan izena emateko epea: 2025ko azaroaren 3tik 17ra
- Zozketan parte hatzeko onartutakoen zerrendaren argitaratzea: 2025ko azaroaren 21ean
- Zozketaren data: 2025ko azaroaren 27an
- Aretoak erabiltzeko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik abenduaren 31ra arte
Oinarriak eta araudia

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.