Txorrotako uraren osasungaitzari buruzko iruzurra

2019ko maiatzaren 15ean

AMVISA-k Gasteizko biztanle batzuei bere izenean egindako telefono deien ezaguera izan du, etxebizitzetan ur laginak jaso eta uraren instalazioaren egoera ikusteko kanpaina bat iragarriz.

AMVISA-k bere erabiltzaileei gogoratu nahi die hornikuntza zein ur-saneamendu kontuetan bere konpetentziak, hurrenez hurren, eraikin eta etxebizitzen hartunean amaitzen direla eta ur arazketarako sare orokorrera doazen kolektoreetatik aurrera jarraitzen dutel.

AMVISA-k ez du extebizitza edo eraikinen barne geratzen diren instalazioekiko erantzunkizunik eta, beraz, ez ditu horrelako kanpainak egiten eta ezingo lituzkeela egin konpetentzia hoiek ez edukitzean.

Nolanahi ere, eta AMVISA-k horrelako kanpaina batean laguntzea erabakiko balitz, behar bezala informatuko lituzkete bere erabiltzaileak, idatzitako komunikazio ofizial baten bitartez eta enpresako langileak era egokian identifikatuz, eta ez telefono dei batzuen bidez.

Beraz, AMVISA ez dabil etxez etxeko bisitak dakartzan ekimenik burutzen eta AMVISArekin zerikusirik ez duen enpresa bat ari omen da horrelakoak egiten.

Zentzu honetan, AMVISA-k sareko ura "egokia baina ez osasungarria" delaren aitzakiarekin ur iragazketarako ekipoak etxez etxe saltzen dituen enpresa baten ezaguera dauka.

Horregatik, txorrotako uraren kalitatea osasun-autoritatearen, zein aplikagarria den legediaren, eskaera zorrotzen mendean jarrita dagoela jakinarazi nahi die bere bezeroei; 140/2003 Errege-Dekretuak kontsumorako uraren kalitatearen osaun-irizpideak ezartzen ditu.

Eskaera hauek betetzeko AMVISA-k urtero 5.000 bat analisi egiten ditu, 24.000 parametro zehaztuz, Gasteiz zein gertuko beste herrigune batzuetan banatutako 2.000 ur laginetan, giza kontsumorako uraren kalitate bikaina ziurtatzeko.

Analisi hauek egiteko giza baliabide zein errekurtso ekonomiko ugari inbertitzen ditu, eta saiakera eta kalibrazioko laborategien konpetentziari buruzko baldintza orokorrak ezartzen dituen UNE-EN ISO/IEC-17025 arauean akreditatutako laborategia ere badu.

Ur iragazketarako ekipoen beharra justifikatzeko eta uraren osasungarritasun eza faltsu hau frogatzeko, enpresa honek txorrotako urarekin eta elektrodo batzuekin saiakera bat egiten du:

 -  Txorrota-urak, ur mineralak bezala, gatz mineral kantitate zehatz bat du, elektrizitatearen gidari bihurtzen dutena hain zuzen ere. (Uraren eroankortasuna ≈ 250 µS/cm, 2018an txorrotako uraren batezbesteko eroankortasuna). Uraren eroankortasun natural honek burdinezko elektrodoa disolbatzen has dadila eragiten du eta kolore marroiko burdin oxidoa uretan agertuz.

- Iragazitako urak, oso eroankortasun baxua du, gatz gehienak kendu eta gero, eta ondorioz burdinezko elektrodoak ez du erreakzionatzen. (Iragazitako uraren eroankortasuna 40 µS/cm, ur destilatuaren antzekoa).

Beraz, faltsua da burdinezko oxido marroi hori txorrotako uretatik datorrela eta osasungarria ez dela.

txorrotako ura eta iragazitako uren ezberdintasuna

Azkenik, ur iragazketarako balio duen ekipo hauek erostearen kalte ekonomikoaz gain, AMVISA-k gatz naturaletan konposizio hain baxua duen ura edateak osasunerako ekarri ditzakeen kalteaz informatu nahi du. 


https://www.youtube.com/watch?v=9uiDleSltus(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.