Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egin nahi den egiturazko aldaketa bati buruzko aurretiko kontsulta publikoan, 4. Plan Bereziaren barruan -aurretik 11. BBPB zena- UE-4 gauzatze-unitatea -"Jose Mardones" izeneko eremuan kokatua- garatzeko, herritarrek egindako ekarpenak

Ekarpen bat jaso da urtarrilaren 29tik otsailaren 14ra bitartean egindako kontsulta publikoan. Horretan, Judimendi hiribideko 18. atarian dagoen higiezineko etxejabeen elkarteko zuzendariak honakoa eskatu du:

  1. Aipatu berri den etxejabeen elkarte horri INTERESDUN izaera aitortzea, 39/2015 Legearen 53. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.
  2. Udalak beren higiezinean eurite garaian gertatzen diren uholde-arazoak konpon ditzala. Horretarako, nahi dute higiezin horretako saneamendua Judimendi hiribidean zehar doan kolektore nagusira konektatzea eta gerora Aranburutarren kaleko kolektorearekin konektatuko dela bermatzea.

Ekarpen horiek aztertzen ari dira, Hirigintza Saileko Plangintzarako eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzeko Zerbitzua prestatzen ari den HAPOaren aldaketara gehitzerik dauden ikusteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.