Pertsona bat mendekotasun egoeran dago beste pertsona batzuen laguntza behar duenean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko: jatea, norbere burua garbitzea, mugitzea, orientatzea, erabakiak hartzea...
Pertsona bat mendekotasun egoeran egon daiteke hainbat arrazoirengatik, hala nola adina, gaixotasuna edo desgaitasuna. Autonomiaren galera fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala izan daiteke.
Kasu horietan, mendekotasunaren balorazioa egitea komeni da, laguntzak jasotzeko eskubidea aitortua gera dadin. Balorazioa egiteaz Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea(Beste leiho batean irekiko da) arduratzen da San Prudentzio kalea, 30 Telefonoa: 945 15 10 15.
Balorazioa egin ondoren, erakundeak emaitzaren berri ematen du. Emaitzaren arabera, baliabide desberdinak eskuratzeko eskubidea dago.
Gasteizen, Udalak, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzak baliabideak eta laguntzak dituzte mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat eta haien familientzat. Mendekotasun graduaren eta eskatutako baliabideen arabera, Udala, Foru Erakundea edo Jaurlaritza arduratuko dira pertsona edo familia artatzeaz.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Adinekoentzako baliabide eta zerbitzuen gida (pdf).
erakundearen beraren .web orrian kontsulta ditzakezu(Beste leiho batean irekiko da)
Servicio de atención permanente en el domicilio, las 24 horas del día y todos los días del año, atendido por personas específicamente preparadas para dar respuesta adecuada a situaciones de emergencia o necesidad social. Este servicio de teleasistencia está basado en la instalación de un terminal conectado al teléfono de la persona usuaria en su domicilio, y de un pulsador o “medalla” que esta persona debe llevar.
Informazio gehiago: BetiON arreta iraunkorreko zerbitzua(Beste leiho batean irekiko da).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.