Adinekoak menu osasungarri eta orekatuak jasotzen ditu bere etxean, bertan ondo bizitzen jarrai dezan, elikadura egoki batekin eta bere autonomia mantenduz.
Menuen xehetasunak (pdf)
65 urteko edo hortik gorako pertsonek, zailtasunak badituzte elikadura egoki bat izateko honako arrazoi hauengatik, besteak beste: familiaren laguntzarik eza, bakardadea edo isolamendu soziala, mendekotasun arriskua, 1., 2., edo 3. graduko mendekotasun aitortua, arazo ekonomikoak, eta, dena delakoagatik, ezin dutenean adinekoentzako jantokietara joan.
Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.
Baliabidearen prezioa urtero ezartzen da 8.3 Ordenantza Fiskalean.
Bazkaria etxera eramateko zerbitzua martxan denean, ezustekoak jakinarazi behar dira. Bi bide daude horretarako:
Erabiltzailea ez bada etxean egongo, gutxienez 3 egun lehenago jakinarazi behar da, larrialdi egoeretan izan ezik.
Premiazko jakinarazpenen kasuan, udal bulegoen arreta ordutegitik kanpo, zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresek erabiltzaileei ematen dizkieten larrialdi-telefonoak erabil daitezke.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.