Boluntariotza, parte hartzeko beste modu bat

Imagen ilustrativa: Public Domain Files

Boluntariotza parte hartzeko beste modu bat da. Honela definitzen dugu: pertsona fisikoek aurrera eramaten duten interes orokorreko ekimen-multzoa, betiere honako baldintza hauetan egiten badira:

  • Modu desinteresatuan eta solidarioki
  • Boluntarioki eta modu askean, lan harremanik ezta funtzionario edo merkataritza harremanik ekarri gabe, eta eginbehar pertsonalik eta betebehar juridikorik ere ekarri gabe
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez, eta programa eta proiektu zehatzen arabera
  • Ordain ekonomikorik gabe
  • Ordaindutako zerbitzu profesionalak inondik ere ordezkatu gabe

(Ekainaren 25 17/1998 Legea, Boluntarioei buruzkoa)

Boluntariotzan interesik baldin baduzu, ezer baino lehen Boluntariotza hurbilagotik pdf gida lasai irakurtzeko gomendatzen dizugu

Hiriko elkartegintzaz informazio gehiago nahi izanez gero, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuarekin kontaktatu

Boluntariotza non egin

Laguntzeko gizarte erakunde bat aurkitu nahi baduzu hainbat tresna informatiko zure esku jartzen ditugu:

Intereseko beste esteka batzuk

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.