Mendebaldea egitasmoaren II. Zatia: Mendigurentxoko lurren ingurumen birsorkuntza

Laburpena

Amaitu da egitasmoa

Azkenengo hamarkadetan Gasteiz Hiriko mendebaldeak eraldaketa ugari jasan ditu. Izan ere, Jundizeko industriagunea A-1 autobideraino hazi da eta bertan kokatzen diren N-102 errepide eta trenbideak lurraldea zatikatu dute, eremuko hauskortasun ekologikoari nabarmen eraginez.

Hau honela eta egoera leheneratzeko helburuarekin, hiriko Udala eta CEA saila elkarlanean dabiltza Mendebaldea proiektua deiturikoaren baitan: Jundizeko industriagunea eta A-1 autobidearen artean korridore ekologiko bat eraikiz, lotura ekologikoa hobetu eta klima aldaketaren eraginak murrizteko. Korridorea hainbat fasetan garatu da, horietatik lehena Lermandan gauzatu zen 2017. urtean eta proiektuari jarraipena eman zaio 2018 eta 2019 urte bitarteetan bigarren fase honekin.

Eremuan egin diren esku-hartzeak paisaiaren integrazio eta hobekuntzan oinarritu dira, bertan kokaturiko azpiegitura handiek eragiten duten inpaktu bisuala eta akustikoa lausotzeko helburuarekin; horrez gain, eraikuntzan erabilitako material birziklatuak aprobetxatu dira aztarna ekologikoa murrizteko, bai eta, hainbat espezie begetal landatu ere, karbonoa xurgatu eta honela klima aldaketaren eraginei aurre egiteko. Esku-hartzeak hurrengo bi bloketan banatuak izan ziren:

  • Lehenengo fasean, lurzorua garbitu eta egokitu zen, ondoren gauzatuko ziren lur mugimenduak erraztu eta topografian birmoldaketak egiteko. Egokitzapen horretan, 5 metro bitarteko zenbait dike lineal sortu ziren, autobiarekiko oztopo bisual eta akustiko gisara. Zuzkidura publikoen gabezia medio, inguruko udal ureztatze-sistema luzatu zen, agorraldietan bertako landaretzak ureztatu ahal izateko. Horrez gain, bizikleta eta oinezkoentzako bidezidor bat eraiki zen, parkea etorkizunerako gerriko berdearekin lotzeko. Fase honetan ere, kimatutako hainbat egur enbor lurperatu ziren Hugelkultur deritzon prozesu esperimentala gauzatzeko.
  • Bigarren fasean, lur-saileko landaretza birsortzeko beharrezko hainbat zuhaitz eta zuhaixka landaketa eta ereite egin ziren, berriz ere autobiarekiko oztopo bisual eta akustiko moduan. Gainera, bi ur putzu ere sortu ziren bertako biodibertsitatea sustatzeko, laneratze programa baten laguntzaz.
  • Kontsulta daiteke proiektuaren memoria:  Memoria justificativa Mendebaldea Fase II (gazteleraz)

Finantziazioa

Egitasmoak 98.000 €-ko (bez-arekin) aurrekontua izan du, horietatik %50-a (bez-a gabe) Eusko Jaurlaritzak finantzatua izan delarik. Laguntza, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak sustatutako diru-laguntzetatik dator, udalek garapen jasangarriaren aldeko egitasmoak bultzatzeko.

Udal sarea eta Eusko Jaurlaritza

Egitasmoaren kokapena

Mendebaldea proiektuaren kokapenaren mapa
Hiriko mendebaldean kokatzen da, zehazki, Lermanda herrixkaren hegoaldean.

Kalitate akustikoan hobekuntzak: zarataren murriztea

Zarataren inguruan eginiko ikerketek diotenez, eremuko zarataren sortzaile nagusia trafikoaren joan etorriak dira. Hala, Europako B8 adierazlearen bitartez gauzatutako soinu-mapen arabera, Gasteiz Hiriko biztanleriaren %30-ak 55dB-tik gorako zarata maila pairatzen du gauetan.

2017an, soinu mapak eguneratuak izan ziren, eragin esparruan trafikoak zerikusi zuzena zuela argi eta garbi ondorioztatuz.

Mendigurentxo ingurunearen zarata mapa

Eragin esparruko inpaktu akustikoa lausotzeko, hesi akustikoen bidezko zenbait aukera aztertu ziren. Bigarrengo fasean eraikitako lur-dikeak autobiatik 25 metrotara ezarri ziren, bi tipologiatan ezberdinduak izanik: alde batetik 4 eta 6 metro bitarteko altuerakoak errepidearen ondoan eta 2 m.-koak parkearen barnealdean. Honela, zarata maila 65-75 dB-tik (laranja eta gorria) 55-60 dB-tara (horia) murriztea espero da. Egoeraren jarraipena hurrengo soinu-mapan egiaztatu ahalko izango da.

Albisteak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Proyecto Mendebaldea Fase II: regeneración ambiental del entorno de Mendigurentxo

  • Buenas noches la zona a mejorado mucho tanto en el paisaje como en mejora en la acústica pero por la carretera de acceso a esas zonas y al pueblo de ariñez pasan camiones a la planta de reciclaje que lo tienen prohibido y personas a tirar escombros así que lo mejor sería cerrar esa carretera de circulación al tráfico y dejarla peatonal ahorraríamos dinero en recoger esos escombros y ganaría mucho el anillo verde

    Todo por el anillo verde Triste 2020/02/16 23:08:15 Erantzuna eman zaio

  • Todas las opiniones, expresadas por la ciudadanía a través del Buzón ciudadano, son tenidas en cuenta por el Ayuntamiento. Los distintos puntos de vista nos ayudan a valorar y aplicar mejoras en los servicios prestados a la ciudadanía de Vitoria-Gasteiz.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/04/16 16:01:52