Egunez egun gero eta gehiago dira, adierazpenak edo oharrak bi hizkuntzatan emateko beharraz jabetuta, beren jarduketa eremuetan euskara txertatzen ari diren elkarteak. Lan hori errazteko, Vitoria-Gasteizko Udalak hainbat zerbitzu linguistiko eskaintzen die doan Gasteizen egoitza duten elkarteei.
igo
1. Euskaraz egindako testuakzuzentzeari emango zaio lehentasuna.
2. Vitoria-Gasteizen egoitza duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte itzulpenak, baina Vitoria-Gasteizen hedatuko diren edo hiri horretan garatuko diren jarduerak zabaltzen dituzten testuak soilik itzuliko dira.
3. Eskaera elkarteek beraiek egin beharko dute.
4. Elkarteak jarduera hori egiteko, materialak ekoizteko eta abarretarako Udalaren edo beste erakunde publiko baten diru-laguntza jasotzen badu edota Udalarekin edo beste erakunde publiko batekin hitzarmen bat sinatuta badu , baliteke itzulpena ere laguntza horren barnean sartuta izatea, eta beraz, Euskara Zerbitzuak itzulpenari buruzko erabakia hartzeko eskubidea izango du.
5.Azken hartzailea kanpokoa duten testuaksoilik itzuliko edo zuzenduko dira:
Ez da itzuliko administrazio publiko batean aurkeztu behar den dokumentaziorik edo elkarte barruan soilik erabiliko den dokumentaziorik.
6.Itzulpenak ez ditu hartuko folio baten bi alde baino gehiago (4.500 karaktere, lerroarteko soila, 12ko letra tamaina). Gainera, Word-eko fitxategia izan behar du.
7. Ez dago gehieneko eskaera kopururik. Elkarteren batek neurrigabeko eskaerak egingo balitu, Euskara Zerbitzua elkartearekin harremanetan jarriko da, elkartearen beharrak aztertzeko eta behar horien araberako irtenbideak emateko.
8. Itzulpena egiteko gutxieneko epeahiru egunekoa izango da, eskaera jasotzen denetik kontatzen hasita.
Informazio gehiago behar baduzu, deitu 945 16 15 88 zenbakira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.