San Silvestre lasterketa 2023

  • 2023/12/31
  • 12:30
  • Mendizabalako Aparkalekua (irteera)
  • Publiko guztiak

San Silvestre lasterketa abenduaren 31n, Urtezahar egunean, egiten den proba herrikoia da. Arabako Atletismo Federazioak antolatzen du, eta edizio bakoitzean 4.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu, horietako asko mozorrotuta, urteari azken esprint dibertigarri batekin agur esateko prest.

  • Lasterketa txikia: 11:45 ean.
  • San Silvestre lasterketa: 12:30ean.

Sarbide mota

San Silvestre lasterketan izena ematea solidarioa da, bildutakoaren zati bat ongintzazko kausa baterako erabiltzen baita.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com(Beste leiho batean irekiko da)

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.