Gasteiz Hobetuz Gazte

Hobetuz Gazte Vitoria Gasteiz Hobetuz programaren aldaeretako bat da.

Herritarren parte-hartzearen esparruan gazteen parte-hartzea sendotzea du xede.

Urtero 100.000 € esleitzen zaizkio, gehienez, Udal aurrekontutik.

2025-2026 edizioa

Edizio hau trantsiziokotzat jotzen da eta, oraingoan, Hiretu Hirian eta beste programa batzuetan parte hartu duten hainbat gazte erakunde gonbidatuko ditu Gazteria Zerbitzuak beren proposamena aurkeztera. Proiektuak gazteei zuzenduak behar dute izan eta gutxienez 10 pertsonako taldeek garatuko dituzte, 14 eta 24 urte bitartekoak.

Ondoren, udal batzorde tekniko batek jasotako ekimen guztiak aztertuko ditu eta, ekitaldi publiko batean, abian jartzeko aukeratutako proposamenaren berri emango du.

Aurreko edizioak

2024-2025 eta 2023-2024 ikasturteetan, Hobetuz Gazteko aurrekontua Hiretu Hiria programaren bidez garatutako proiektuetara bideratu zen.

2024-25 ikasturtean hautatutako proposamenak

2024-2025 ikasturtean, sei ikastetxetako 17 taldek parte hartu dute: Ekialde, Nazareth, Mendebaldea, San Prudentzio, Sansomendi eta Corazonistas.

Aurkeztutako 17 proposamenetatik, udaleko batzorde teknikoak lau hautatu ditu, eta 100.000 euroko aurrekontua izango dute.

"Belaundiak elkartzen", Ekialdea 3.DK: 15.000 euro

youtube Bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

Cad Renacimiento eguneko zentroko helduen eta ekialdea institutoko Ekialdea institututuko 3.DK-ko ikasleen artean topaketak egitea proposatzen dute, ikasturteetan zehar jarraikortasuna izatearekin batera. Lehenengo proiektua eguneko zentroaren aurrean dauden paretari bigarren bizitza bat ematea da, helduen eta gazteen arteko kolaborazio-margolan bat eginez, artista baten bozetoa oinarriz hartuz.

"Bizi(e)tzea", San Prudentzio 3. B: 62.000 euro

youtube Bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

El Boulevard merkataritza-gunearen inguruan bizikletak uzteko kapsula bat jartzea proposatu dute. Kapsula honek bizikleta askorentzako lekua izango du eta zulaketak konpontzeko, gurpilak puzteko eta konponketa txikiak egiteko materiala izango du. Era berean, estalita eta bideozaintza izango du, erabiltzaileei segurtasun handiagoa emanez.

"Ezjakintasunaren Zuloa", Mendebaldea 4.D: 6.000 euro

youtube Bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

"Ezjakintasunaren zuloa" proiektuak gazteei zuzendutako hezkuntza-tailerrak eskaintzea du helburu, lan-munduari eta etxebizitzari buruz dituzten zalantzak argitzen laguntzeko. Aldez aurretik egindako inkesten bidez, gai horien inguruko ezjakintasun-maila handia dela antzeman da, eta horrek justifikatzen du prestakuntza eskuragarria eta doakoa emateko beharra.

"Rompe el silencio", Sansomendi 4. A: 15.000 euro

youtube Bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

Proiektuaren helburua bullyinga eta ziberbullyinga geldiaraztea da, kontzientziazio-kanpaina baten eta institutuetako tailerren bidez. Horretarako, web orri bat sortuko da kanpainaren berri emateko eta behar dutenei laguntza eskaintzeko. Gainera, txat anonimo bat prestatuko da, non biktimek laguntza jaso ahal izango duten beste tresna batzuk nahikoak ez badira.

14-18 urte bitarteko 9 ikastetxetako 339 gaztek 19 proposamen egin zituzten, Hiretu Hiria programaren testuinguruan.

2023-24 ikasturtean hautatutako proposamenak

Bideragarriak ziren 13etatik, udaleko batzorde teknikoak lau hautatu zituen, gauzatzeko 100.000 euroko aurrekontua esleituz.

Ikusi proposamenak ebazteko 2024ko txosten teknikoa (pdf)

"KM mentala", Koldo Mitxelena, 3. G, 18.000 euro

Hiretu Hiriako 2023ko edizioan gazteek gehienek egin zuten proposamenari justizia egiten dion proiektua da; izan ere, orduan parte hartu zuten taldeetako 14k gazteen osasun mentalaren inguruko ezagutza eta baliabideak hobetzeko beharra proposatu zuten.

Proposamen hau, burutzeko aukeratua izateaz gain, herri-bozketa bidez ere boto gehien jaso zituena izan zen (bozken % 26a). Ikusi "KM mentala"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

Azkenik, "Gazteen ongizate mentalerako lehen laguntzako kit-a" izenpean garatu da.

"Gazte & play", Koldo Mitxelena, 3. F, 54.000 euro

Gure hiriko gazteen eskaera historikoa da: topagune gazte bat izatea.

19 talde parte-hartzaileetatik 4k ideia horren inguruan lan egin zuten ("Gazte-Roller", "Gazte mundua" eta "Ekigazteleku" proposamenek ere espazio gaztea eskatzen zuten). Beraz, ideia bakarra hautatu bazen ere, gazte espazio bat proposatu duten gazte guztiak dira irabazleak, eta, oro har, Gasteizko gazte guztiak, espazio propioa izango dutelako. Ikusi "Gazte & Play"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

Espazioa 2025eko urtarrilaren 18an inauguratu zen San Martin auzoan.

"Tratu-Truke", Koldo Mitxelena, 3. B, 10.000 euro

Gizarte-etxe desberdinetan objketuak trukatzeko espazioak sortzeko proiektua. Proposamena bat dator hein handi batean"Aukerak berbi" izeneko aldarrikapenarekin. Beraz parte hartutako bi talderen eskaerari erantzungo dio. Ikusi "Tratu-truke"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

"Gasteizko komun publikoen gida", Mendebaldea, 3. DC, 18.000 €

Komun publikoen gida sortzeaz gain, ostalaritza esparruan kontsumitu gabe komunak erabiltzeko aukerak sustatu nahi ditu, ostalarien artean atxikimenduak lortuz.

Proposamena lantzerakoan, gazteek Adinekoen Elkargunearen laguntza izan zuten, kolektibo horrek ere hobekuntzak eskatzen baititu alor honetan. Ikusi "Gasteizko komun publikoen gida"(Beste leiho batean irekiko da) Youtube

Eta gogoratu: Hobetuz adin guztietarako da

Hobetuz Gaztez gain, badago ere Hobetuz Txiki, haurrek eurek proposatutako proiektuak aurrera eramateko.

Gainera, gogoratu Hobetuzeko deialdi orokorrera edozein adinerako proposamenak aurkeztu daitezkeela.

Informazio gehiago: Vitoria-Gasteiz Hobetuz

Harremanetarako

gazteria@vitoria-gasteiz.org

945 16 16 16, luzapena: 6511

Gazteria Zerbitzua. Fray Zacarias kalea, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: