Erakusketa: “Zapata gorriak”. Indarkeria matxistaren aurkako artea eta gogoeta kolektiboa

Zapatos rojos
  • 2023/11/20 - 2023/12/22
    • Astelehenetik igandera: 08:00-22:00
  • Landatxo Gizarte Etxea
  • Publiko guztiak

Elina Chauvet da instalazio artistiko honen sortzailea. Erakusketa Mexikon sortu zen, eta mundu osoko hirietan erreplikatu da. Obrak feminizidioak gogora ekarri eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko eztabaida eta hausnarketa soziala zabaldu nahi zituen.

Oraingo honetan, Landatxoko gizarte-etxeko Kalez Kale programako gazteek buelta bat eman nahi izan diote hasierako ideiari (baita itxaropen ukitu bat ere). Indarkeria anitzak irudikatzen dituzten zapata gorriei, zapata moreak gehitu dizkiete, egoera horri aurre egiten lagunduko diguten tresnak sinbolizatzeko.

Ez galdu aukera!

Erakusketaren inaugurazioa: azaroak 20, astelehena, 19:00etan. Erakusketa Gabonak arte egongo da ikusgai.

Kalez Kaleko gazteek Kepa Muruaren idazketa sortzailea tailerreko egileekin batera lan egin dute. Elkarrekin aritu dira erakusketaren inaugurazio ekitaldia diseinatzen eta antolatzen. Haien narrazioak irakurriko dituzte eta gaiari buruzko hainbat gogoeta azalduko dituzte.

Gonbidatuta zaudete guztiok!

Sarbide mota

Sarrera doan

Informazio gehiago

Jarduera hau Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren ospakizunean Landatxoko gizarte etxean kokatzen da, honako hitzaldiarekin batera: 'El silencio no nos hará libres'

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.