Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz, pertsona fisikoa edo juridiko orok Gasteizko Udalak duen informazioa -bere zereginak betez landu edo lortu duena- eska dezake.
Edonork du informazio hori eskuratzeko eskubidea. Ez da beharrezkoa eskaera justifikatzea, ez eta legezko interesa egiaztatzea ere: nahikoa da eskatutako informazioaren deskribapen zehatza.
- Gasteizko Udalak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz baliatzeko eskabideari buruzko informazioa
- Informazioa eskuratzeko eskubideari buruzko informazio estatistikoa
Lege esparrua, ardura duen zerbitzua eta prozedura
Herritarrentzako Arretaren eta Gardentasunaren Zerbitzua arduratzen da Udalak duen informazio publikoa eskuratzeko eskabideak kudeatzeaz, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak,Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak eta Administrazio Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legeak agindutakoa betez xedatutako prozedurari jarraituz. Oro har, eskabideak hilabeteko epean tramitatuko dira; isiltasunak eskabidea ezetsi egin dela esan nahiko du.
Informazio publikoa eskuratzeko eskubide horretatik kanpo geratuko dira lantzen ari diren edukiak edo dokumentuak, bai eta osorik edo partzialki sarbidea mugatua duten dokumentuak ere, dela interes publikoa babestu behar delako edo beste pertsona batzuen eskubidea bermatu behar delako. Sarbiderako eskubidea mugatu egin liteke eskuratu nahi denak datu pertsonalen babesarekin, jabetza intelektual edo industrialarekin, segurtasun publikoarekin, edo arauetan jasotako beste muga batzuekin zerikusirik badu. Hala ere, babestu nahi den interesa neurtu ondoren, litekeena da informazioaren zati bat eskuratzeko aukera ematea, baldin eta horrek ez badu emandako informazioa desitxuratzen edo zentzugabetzen.
Eskubideaz baliatzea
Legezko betebeharrak betetze aldera, Gasteizko Udalak administrazio-prozedura bat sortu du eskubide horretaz baliatu ahal izateko, aurrez aurrekoa (herritarrei laguntzeko bulegoetan) eta elektronikoa (erregistro elektronikoaren bidez).
Eskubidearen tramitazio elektronikoan, gaur egun sinadura digitalerako baliatu daitezkeen bitartekoak erabiliz sinatu beharra dago. Hala ere, NAN elektronikoa, ziurtagiriak, gakoak eta abar eskatzea eskubideaz benetan baliatzeko traba izan ez dadin, salbuespenez informacion@vitoria-gasteiz.org posta helbidean egin ahalko dira informazioa eskuratzeko eskabideak, baldin eta formularioa behar bezala beteta bidaltzen bada, 39/2015 Legeak eskatutakoaren ildotik.
Izapide hau ezin da udalaren Herritarren Postontzia edo sare sozialak baliatuz egin, beraz, bide horietatik aurkezten diren eskabideak ez dira inolako administrazio-prozeduraren barruan sartuko.
Eskabideen jarraipena
Informazioa eskuratzeko eskabidea egin duen pertsona batek hura zertan den jakin nahi badu, Herritarrentzako Arretaren eta Gardentasunaren Zerbitzu hartara jo dezake, eskabidearen erregistro zenbakia zehaztuz, bide hauetakoren batetik:
- Posta elektronikoa: informacion@vitoria-gasteiz.org
- Telefonoa: 010 (945 16 11 00)
- Herritarrei laguntzeko bulegoak
Kexak, iradokizunak eta erreklamazioak
Izaera publikoa duen informazioren bat udalaren web-orrian argitaratu dadin nahi izanez gero, kexa edo iradokizunik egin edo informazioa eskuratzeko eskabidearekin lotutako alderdiren bat argitu, bide hauek erabil daitezke:Herritarren Postontzia, 010 telefonoa (945 16 11 00) edo herritarrei laguntzeko bulegoak.
Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea
Hilabete baten buruan eskatzaileak Udalaren erantzunik jasotzen ez badu (epea luzatzeko arrazoi justifikatutarik gabe), edo eskatutakoarekin bat ez datorrela iritzita jasotako erantzunarekin ados ez badago, erreklamazioa aurkeztu ahalko duInformazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordean. Erreklamazio horren helburua da Udalaren administrazio-egintza berrikusi eta zuzentzea; administrazio-errekurtsoaren ordezkoa da, eta administrazioarekiko auzi-bidean egin daitekeen aurkaratzearen aurretikoa.
Erreklamazioa hilabeteko epean egin ahalko da, aurkaratutako egintzaren jakinarazpena egiten den egunetik edo administrazioaren isiltasunaren ondorioak sortzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Informazioa eskuratzeko eskabidea isiltasunaren bidez ezesten bada, ez dago eperik erreklamazioa aurkezteko.
Errekurtsoa ebazteko eta horren berri emateko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da; epea igarotzen delarik, erreklamazioa ezetsitzat joko da.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Página web: Transparencia - Derecho de acceso a la información pública
Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2020/01/27 15:01:20) | Ikus edukia
Hola, buenas tardes.
Quisiera formular estas cuestiones.
- Número de líneas móviles dadas de alta en el Ayuntamiento y facturación anual de dichas líneas (datos desglosados año a año desde 2015 hasta 2019).
- Personal del Ayuntamiento que dispone de línea de telefonía móvil sufragada por el Consistorio. No se requiere el listado nominativo pero sí saber si se trata de miembros de la corporación, personal directivo y eventual, personal funcionario o personal de empresas adjudicatarias de obras o servicios municipales.
- Sistema operativo de los terminales: saber si es de iOS o Android.
Javier Hernando 2020/01/15 17:30:00
Remitida información por mail.
Udala 2020/01/27 15:01:20