Gardentasuna - Gardentasun egoerari buruzko informazioa

Urtero, Euskadiko Toki erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 66. artikuluak diotenez, "urte naturaleko lehen hiruhilekoan, txostena egingo da publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen inguruko betebeharrak aurreko urte naturalean zein neurritan bete diren jakiteko".

Horrenbestez, eta eskubide horren haritik, udalak honako datuak ematen ditu, eta bi hilean behin datu berriak gehituko zaizkio Datu Irekien atariari.

Txosten hori aztertu ondoren, Gardentasunaren Udal Kontseiluak irizpena eman behar du.

Informazioa eskuratzeko eskubideari buruzko informazio estatistikoa

Aipatutako 66. artikuluak xedatzen duenez, administrazioak publizitate aktiboaren eta, bereziki, informazio publikorako sarbidearen alorrean dituen betebeharren betetze mailari buruzko informazioa eman behar du. Horrenbestez, eta eskubide horren haritik, udalak honako datuak ematen ditu, eta bi hilean behin datu berriak gehituko zaizkio Datu Irekien atariari

Abian den urteko bi hileko estatistikak

Bi hilean behineko datu estatistikoak, formatu irekian (2025)

Urteko estatistikak

Atal honetan, urteko datuak daude eskuragarri eta baita ezetsitako ebazpenak ere.

Informazioa eskuratzeko eskubidea jardutea
2024 2023 2022 2021 2020
Jasotako eskabideak 55 61 27 39 28
Emandako erantzunak 60 60 62 16 25
Epe barruko erantzunak 45 36 13 7 5
Onetsitako eskabideak 32 25 12 3 6
Ezetsitako eskabideak* 2 1 3 0 0
Partzialki onetsitako eskabideak 0 1 1 0 0
Artxibatutak** 19 32 46 12 19
Erantzun gabeak (urte amaieran) 12 4 3 39 22

*Ez onartzeko arrazoiak: akats baten ondorioz edo beste sarbide-erregimen bat dutelako.

** Erroreagatik abiarazi direlako edo beste sarbide-erregimen bat dutelako.

Gai orokorren laburpen, urtez urte:

  • 2024: Mugikortasuna eta garraioa, Bide publikoa, Ingurumen eta iraunkortasuna, Herritarrentzako informazioa eta laguntza, Herritarren parte-hartzea, Kirolak, Aisialdia eta kultur, Gizarte zerbitzuak, Ogasuna, Ekonomia sustapena, Hirigintza - Etxebizitza, Osasuna eta kontsumoa, Hezkuntza, Herritarren segurtasuna, Prestakuntza eta enplegua, Berdintasuna, Integrazioa eta Lankidetza.
  • 2023: Mugikortasuna eta garraioa, Espazio publikoa, Ingurumena eta Iraunkortasuna, Herritarrentzako informazioa eta laguntza, Herritarren parte-hartzea, Kirolak, Aisialdia eta kultur, Ogasuna, Ekonomia sustapena, Turismoa, Hirigintza – Etxebizitza, Osasuna eta kontsumoa, Hezkuntza, Herritarren segurtasuna, Prestakunta eta enplegua, Berdintasuna, Integrazioa eta lankidetza.
  • 2022: Mugikortasuna eta garraioa, Espazio publikoa, Ingurumena eta Iraunkortasuna, Informazioa eta herritarrentzeko arreta, Herritarrentzako informazioa eta laguntza, Gizarte zerbitzuak, Ogasuna, Ekonomia sustapena, Hirigintza – Etxebizitza, Herritarren segurtasuna, Prestakunta eta enplegua.
  • 2021: Mugikortasuna eta garraioa, Espazio publikoa, Ingurumena eta Iraunkortasuna, Informazioa eta herritarrentzeko arreta, Kirolak, Kultura eta aisialdia, Ogasuna, Hirigintza-etxebizitza, Herritarren Segurtasuna, Prestakuntza eta Enplegua.
  • 2020: Mugikortasuna eta garraioa, Espazio publikoa, Ingurumena eta Iraunkortasuna, Kultura eta aisialdia, Ogasuna, Hirigintza-etxebizitza, Osasuna eta kontsumoa, Prestakuntza eta Enplegua.
Eskatzaileen profila eta bestelako informazioa
2024 2023 2022 2021 2020
Emakumeak 16 11 10 15 7
Gizonak 30 40 10 19 16
Elkarteak 9 10 7 5 5
Aurrez aurre sartutako eskabideak 13 22 12 14 14
Telefonoz sartutako eskabideak 0 0 0 0 0
Posta arruntaz emandako erantzunak 0 0 0 0 0
Posta elektronikoaz emandako erantzunak 56 59 61 16 24
Beste erantzuteko bide batzuk -- 0 0 0 0
Eskabideen hizkuntza

Gaztelania (%94,55)

Euskera (%3,64)

Gaztelania (%96,72)

Euskera (%3,28)

Gaztelania (%100) Gaztelania (%100) Gaztelania (%100)

Ebazpenak

Ez onartzeko ebazpenak (datu pertsonalik gabe):

EloGE

2022ko urtarrilaren 19an Gasteizek Gobernantza Bikaintasunaren Europako zigilua lortu du (ELoGE). Europa mailako aitorpen gorena da hamabi printzipiok osatutako zerrenda batean kalifikazio bikaina egiaztatzen duten tokiko gobernuentzat. Gobernu onarekin, kalitatearekin eta berrikuntza demokratikoarekin lotutako printzipioak dira eta garapen jasangarriko helburuekin (GJH) ere lerrokatuta daude.ELoGEren balioa, halaber, betiko ez izatean datza, behin lortu ondoren bi edo hiru urtean behin berritu behar baita. Etengabeko prestakuntzarako tresna da, beraz: helburua ez da kalifikazioa behin lortzea, baizik eta udal-gobernuaren mekanismoak hobetzea, lankidetza politiko eta teknikoan oinarrituta. ELoGE-ren inguruan informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da).

Gasteizko Udala ELoGE-ren 2021. Edizioan esku-hartzearen txostena (pdf).

Aurki gaitzazu: www.vitoria-gasteiz.org/gardentasuna

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: