Indarkeria matxista - Prebentzioa eta sentsibilizazioa

Indarkeria matxistaren prebentziorako udal-estrategia definitzeko eta martxan jartzeko helburuarekin, Berdintasunerako Zerbitzuak beste udal-sail eta zerbitzuekin batera lan-prozesua bultzatu du. Oinarri nagusiak:

  1. Marko-kontzeptualaren proposamena.
  2. Prozesu parte-hartzaile eta hezitzailean oinarritutako proposamen metodologikoa.
  3. Komunikazio-estrategiarako proposamena.

Informazio gehiago jakiteko, kotsulta ezazue Indarkeria matxista prebentziorako estrategiaren laburpena.

Estrategia honen barnean Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko kanpaina kokatzen da eta baita ere indarkeria matxistari aurre egiteko Udal-Protokoloa erantzun instituzionala artikulatzeko eta Udalak nola jardun duen eta zer nolako atentzioa eman duen azaltzeko:

    1. Zifren eta datuen 1.go txostena (2018)

Horrez gain, indarkeria matxistaren biktimak aitortzeko eta beren erreparazioari laguntzeko helburuari jarraituz, Udalak prozesu bat abiatu du, hirian indarkeria matxistari buru egin edo egiten dioten emakumeen memoria aitortu, berreskuratu eta erreparatzeko neurriak artikulatzearren. Beraz, Indarkeria matxistak Gasteizen utzi dituen emakume biktimen memoria berreskuratzeko proiektua agiriak, tresna bat izan nahi du Udalean bide-orri posible bat identifikatzeko.

Honekin batera, Berdinsarea (EUDEL) osatzen dugun udalerrietako berdintasun-sail batzuekin eta udal-ordezkariekin lankidetzan egindako lan-prozesu luze baten ondorioa den “Indarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzak. Udalerrietan erreparazio-printzipioa aplikatzeko gida didaktikoa” dugu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: