Indarkeria matxista - Prebentzioa eta sentsibilizazioa

Indarkeria matxista modu integralean prebenitzeko sailarteko estrategia

Indarkeria matxista prebenitzeko udal-estrategia definitu eta martxan jartzeko, Berdintasunerako Zerbitzuak beste udal-sail eta zerbitzuekin batera lan-prozesua bultzatu du.

Estrategia horren oinarri nagusiak hauek dira: marko-kontzeptualaren proposamena, prozesu parte-hartzaile eta hezitzailean oinarritutako proposamen metodologikoa, eta komunikazio-estrategiarako proposamena. Ikusi estrategiaren laburpena (pdf).

Estrategia honen barnean dago "Libre izan nonahi" kanpaina.

Biktimak aitortzeko eta erreparatzeko neurriak

Indarkeria matxistaren biktimak aitortzeko eta beren erreparazioari laguntzeko, Udalak prozesu bat abiatu du, hirian indarkeria matxistari buru egin edo egiten dioten emakumeen memoria aitortu, berreskuratu eta erreparatzeko neurriak artikulatzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.