Euskaraldia Gasteiz

Euskaraldiaren bigarren edizioa, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

Zer da euskaraldia?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburua da gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik.

Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ(Beste leiho batean irekiko da)

Aukeratu zure rola.

2018ko edizioan bezala, Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira: ahobizia ala belarriprest? Irudia(Beste leiho batean irekiko da) kontsultatu. Urratsez urrats, erabakia hartzen lagunduko dizu. Euskara ulertzeko gaitasuna gutxienez izan behar dute partaideek, baina hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du zein rol den berarentzat egokiena.

Modu kontziente eta borondatezkoan, hizkuntza ohiturak astindu edo euskararen erabileran aurrerapausoak eman nahi dituzten lagunek 15 egunetan bete nahi duten rola erabaki eta izena eman ahal izango dute, azaroaren 20tik abenduaren 4ra dagokien rolaren txapa jantzita ariketa egin ahal izateko.

Aurten, gainera, nahi duten erakundeek (erakunde publikoak, gizarte-eragileak, enpresak, elkarteak...) beste era batera parte har dezakete: Ariguneak. Ariguneak, edo euskaraz aritzeko guneak(Beste leiho batean irekiko da), sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa.

Izena eman eta parte hartu:

Web orrian sartu, eta izena eman, ariketa sozial honetan parte hartzeko. Zeuk ere parte hartzea nahi genuke! http://izenematea.euskaraldia.eus/(Beste leiho batean irekiko da)

Ez ahaztu…

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra, 15 egun euskaraz.

Informazio gehiago ekimenaren webgunean: https://euskaraldia.eus/(Beste leiho batean irekiko da)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: