Andre Maria Zuriaren Plaza - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Plaza Zaharra izenarekin ere ezagutzen da. Errebalen zati bat zen eta bertan egiten ziren harresi kanpoko azokak. XVII. mendean eraiki zen. Erdi-erdian Napoleonen tropen kontrako Gasteizko gudua gogoratzen duen monumentua dago. Mendeetan zehar hau izan zen, eta jarraitzen du izaten, hiriaren bihotza.
Ezinbestekoa
- Plaza San Migel elizako galeriatik behatu Zeledonen estatuaren alboan.
- Hirigune inguruan dauden terrazez eta saltokiez gozatu.
- Plaza inguratzen duten etxebizitzetako miradore eta balkoiak behatu.
- Gertuko Florida parketik paseatu.
- Zeledonen jaitsiera ikusi abuztuaren 4an arratsaldeko 6etan, hiriko jai nagusien lehen egunean.
- Hiriaren sinboloa den landare-eskulturaren aurrean argazkia ateratzea.
Kokapena
Andre Maria Zuriaren Plaza, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Bisitak eta informazio gehiago
Bisiteei buruzko informazioa Turismo Bulegoan kontsultatu.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157706965447751Lotutako informazioa
- Turismo irisgarria - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Plazak eta toki irekiak - Turismoa Gasteizen
- Turismoa Vitoria-Gasteizen - Egun batean, bi egunetan edo hiru egunetan - 1. eguna
- Bisitan etortzeko 7 arrazoi - Turismoa Gasteizen
- Sendako ibilbidea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.