Kordoi Etxea - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismoa - Kordoi Etxea

Jauregi hau Euskadiko Erdi Aroko merkatari jauretxe erako arkitekturaren adibide urrietako bat da. Etxe barruan dorre bat dago, eta aldaketak jasan dituen arren, XIII. mende eta XV. mende arteko egitura-elementuak mantentzen ditu. Eraikina XV. mendean eraiki zen Juan Sánchez de Bilbao, kristaututako judu aberatsak eskatuta eraiki zen eta historiako gertaera garrantzitsuak bizi izan ditu: Errege Katolikoei eta Felipe Ederrari ostatu eman zien, eta badiote Adrian Utrech-ekoak etxe honetan hartu zuela Adrian VI. Aita Santua izateko aukeratu izanaren berria.

Ezinbestekoa

  1. Izar-ganga polikromatu gotikoa duen areto ederra behatu.
  2. Sarrerako arkuetako bat inguratzen duen frantziskotarren soka behatu, hark ematen baitio izena eraikinari.
  3. Eraikinean dagoen erakusketa iraunkorra. Bertan euskal altzari herrikoien bilduma-piezak, pinturak, eskulturak eta antzinako zeramika-lanak ikus daitezke.
  4. Erdi Aroko almendrako kale ezagunetakoa den Aiztogile kaleko jatetxe eta tabernetan pintxoak jan.

Kokapena

Aiztogile kalea, 24. 01001 Vitoria-Gasteiz.

Ikusi Google Maps aplikazioan(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitak eta informazio gehiago

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: