Senderismoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Hirian

Gasteiz da biztanle bakoitzeko espazio berde eta lorategi gunerik zabalenak dituen Europako hirietako bat (42 metro karratu inguru biztanleko); guztira, hamar milioi metro karratu baino gehiago parkeak eta gune edo ibilbide berdeak dira.

Sendako ibilbidea

Turismo - Paseo de la senda

La Floridan hasi (XIX. mendeko bigarren hamarkadako parke erromantikoa; jatorriz, lorategi botaniko bezala diseinatu zen), La Senda pasealekutik igaro (ibilbide liluragarria ehun urteko astigar zurien eta XIX. mende bukaerako jauregien albotik) eta Armentiako baselizan (Erdi Aroko arteko artelana) eta aldamenean duen zuhaizti ikusgarrian bukatzen da.

Sendako ibilbidea.

Ibilbide gomendatuak

Ibilbide berdeen mapa: Armentia, Olarizu eta Salburua Pdf

Armentia

Ibilbidea: 4,5 km | Denbora, gutxi gorabehera: ordubete | Bide-mota: bide-zorua.

Armentia ibilbidea Basoaren erraietatik doan paseoak, erkamezti bat zeharkatuz, Eskibel mendiraino darama, zeinen hegalak pagoz eta artez beteta dauden.

Olarizu

Ibilbidea: 4 km | Denbora, gutxi gorabehera: ordubete | Bide-mota: hiri-ibilbidea, toki-errepidea eta bide-zorua.

Olarizuko lorategi botanikoa

Olarizuko lorategi botanikoak hamaika aukera eskaintzen dizkizu, adibidez Olarizuko muinora (709 metroko garaierakoa) igotzea eta handik hiri osoa ikustea eta eskualdeko mendialdeak behatzea. Horrez gain, muinoaren gainean Burdin Aroko aztarnategi arkeologiko bat dago, eta behean, landare erabilgarrien lorategi bat, udal mintegia eta arboreto bat ditu. Arboretoan Europako basoetan bizi diren 500 zuhaitz espezie baino gehiago bisitatu daitezke.

Salburua

Ibilbideak: 2,4 km / 4 km | Denbora, gutxi gorabehera: 40 minutu / ordubete | Bide-mota: bide-zorua.

Salburua parkea

Harizti txiki bat eta zenbait urmael ikusiko dituzu. Bertan, 200 espezie baino gehiago bizi dira, besteak beste, bisoi europarra (galzorian dagoen ugaztuna), koartzak eta oreinak. Salburua parkean, halaber, Ataria izeneko zentroa dago, urmaeletako habitata ezagutzeko (urmaelak, gainera, RAMSAR zerrendan daude, nazioartean duten garrantzia dela-eta); bertan emango dizute ibilbideei buruzko informazio praktikoa.

Eraztun Berdeko beste ibilbide batzuk

Gasteizko ibilbide berdea da hiria inguratzen duen Eraztun Berdetik eta bertan dauden parkeetatik dihoana. Guztira, 30 kilometro dira, eta aisialdiko hainbat gunetatik igarotzen da. Ibilbidearen zailtasuna ertaina da, beraz, aproposa da bai familientzat bai senderismoa egitera ohituta dauden pertsonentzat.

Zadorra

Zadorrako parkea

13 kilometro arte ibaiertzetik, egokitutako bide batetik. Aukera baduzu, geratu Atxako aztarnategi arkeologikoan (II. Burdin Aroko herrixka, gero kanpamendu militar erromatarra ere izandakoa).

Zabalgana

Zabalganako parkea Laborantza-lurrez inguratutako uharte naturala. Erkametz baso natural batean barrena ibil zaitezke, alegia, antzina eskualde hori hartua zuten haritz txikien basoa. Paseoa (4,5 km) ordubetean egin daiteke, gutxi gorabehera.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: