Alamedako Markesaren Jauregia - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Turismoa - Alamedako Markesaren Jauregia

Etxe monumental hau Gasteizko arkitektura barroko etxetiarraren adibide onena da. 1731. eta 1735. urteen artean eraikia, estilo barrokoa duen jauregia da. Fatxada nagusia hirigune historikorantz altxatzen da Errementari kalean. Atzekoa berriz Jesusen Zerbitzarien kaleko harresi zaharraren gainean. Bartolome Ortiz de Urbina Alamedako lehen Markesak agindu zuen jauregiaren eraikuntza.

Ezinbestekoa

  1. Ezkutu handia behatu eraikinaren alboan.
  2. Arretaz behatu eraikuntzako beheko solairuan dauden apaingarri barrokoak: ebakitako plakak, moldurak, triglifoak...
  3. Motibo arkitektonikoak imitatzen dituen bigarren solairuko margo-dekorazio bitxia ikusi.
  4. Fatxadaren goiko aldeko teilatu-hegal ederra behatu.
  5. Hedegile eta Zapatari kaleetan zehar galdu.

Bisitak eta informazio gehiago

Bisiteei buruzko informazioa Turismo Bulegoan kontsultatu.

Kokapena

Errementari Kalea, 27. 01001 Vitoria-Gasteiz.

Ikusi Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da) | Ibilbide birtuala 360º(Beste leiho batean irekiko da)

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157673476185117(Beste leiho batean irekiko da)
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: