Misteriozko hiria - Turismoa Gasteizen

Erdi Aroko Hirigunea gauez

Kondaira eta gertakari batzuek giro berezia eransten diete Gasteizko zenbait txokori. Santa Isabel hilerri historikoan arnastu daitezkeen beldurrari eta errespetuari tokiko zenbait eleberriren agertokiek eragiten duten egonezina gaineratu diezaiekegu, urtero heriotzaren kulturari buruzko jaialdia hartzen duen hiri honetan.

Santa Isabel hilerria

Santa Isabel hilerriko hilobiak

XIX. mendeko lehengo hamarkadan eraiki zuten. Edertasun maltzur batek harturiko multzoa da, non hainbat estilo artistiko nahasten diren. Bada, Marta Extramiana idazleak zuzentzen dituen bisita gidatuen bidez ezagut daiteke, hilerri honen historian eta ondarean aditu nagusia baita bera. Hilerrian, Gasteizko historiako pertsonaia ospetsuenetako batzuen hilobiak aurki daitezke, baina baita zenbait hiltzailerenak ere; hala nola, Juan Diaz de Garaio Sakamantekas gasteiztarrarena. Halaber, Julian Zuluetaren panteoiaren kondaira nabarmentzen da: diotenez, mausoleoan buru den aingeruaren estatuak besoa mugitu eta bisitariak seinala ditzake, eta astebetean hilko direla esan nahi du horrek.

Santa Isabel hilerriari buruzko informazio gehiago

Misteriozko ibilbide eta txokoak

Buruileria Plaza gauez

Literaturak errituzko krimenekin lotu ditu Gasteizko txoko ezagun batzuk, eta «Hiri zuriaren isiltasuna» bisita gidatuetan ikus daitezke, Eva Garcia Saenz de Urturiren nobelei buruzkoak. Alabaina, tokiko zenbait enpresak ere hiriko txoko misteriotsuei eta kondairei buruzko ibilbideak proposatzen dituzte: Iker Jimenez(Beste leiho batean irekiko da) naturaz gaindikoaren inguruko dibulgatzaile gasteiztarrak egin ditu famatu istorio horietako asko.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: