Hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko familientzako tailerrak

Prestakuntza-proposamen hau 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago.

Gasteizko haur-eskola publikoetan eskainiko diren hazkuntza eta hezkuntzari buruzko tailer monografikoen zikloa da, hiriko 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia guztientzat.

Tailer bakoitzak 4 saio ditu, ordu eta erdikoak, 16:00etatik 17:30era, eta hazkuntza eta hezkuntzan aditua den pertsona batek zuzenduta daude. Saioetan alderdi teorikoak eta praktikoak landuko ditugu. Tailerrak parte-hartzeko izango dira, hezkuntza-esperientziak partekatu eta bizitzako lehen etapa honetako zalantzak eta kezkak azalduko ditugu.

Familiak beren seme-alabekin joan daitezke tailerretara.

Izen ematea

Parte hartzeko izena online eman behar da, adingabearen izenean. Izen-ematea jarduera hasi baino hilabete lehenagotik egin ahal izango da.

Eman izena tailerretan

2026ko otsaileko eta martxoko tailerrak

Otsaileko liburuxka archivo pdf

Martxoko liburuxka archivo pdf

1. Tailerra: Bakar-bakarrik egin dezaket nik: autonomia sustatu eta gehiegizko babesean ez erori

Tailer honetan, errespetuzko begirada kontziente baten bidez, bizitzako lehen hilabeteetatik autonomia sustatzearen garrantzia jorratuko dugu, beharrezko laguntza eta gehiegizko babesa bereiziz. Beren independentzia eraikitzen laguntzeko tresna praktikoak aztertuko ditugu; horretarako, beren erritmo indibidualak kontuan hartu eta elkarrekiko konfiantzazko lotura indartuko dugu.

  • Otsaila: astelehenetan, 2, 9, 16 eta 23, Sansomendi Udal Haur Eskolan (GAZ)
  • Martxoa: astearteetan, 3, 10, 17 eta 24, Katagorri Haurreskolan (GAZ)

2. Tailerra: Hazkuntzaz inoiz kontatu ez didatena: denak dir-dir egiten ez duenean

Tailer honetan saiatuko gara gurasoei laguntzen, kontzientzia hartzen eta amatasunarekin eta aitatasunarekin sortzen diren emozioak normalizatzen. Era berean, inguruko mezuak positiboak izan arren, beti ez dela zoragarria onartzen eta emozioak normalizatzen: beldurra, ziurgabetasuna, errua...

  • Otsaila: astearteetan, 3, 10, 17 eta 24, Izarra Haurreskolan (GAZ)

3. Tailerra: Haurrek frustatu beharra ere badute

Tailer honetan gune bat sortuko da, haserrearen eta frustrazioaren kudeaketari buruz ditugun kezkak adierazi ahal izateko, eta kontzientzia hartuko dugu ezetz esateko eta mugak jartzeko beharraz, baina afektua eta adeitasuna alde batera utzi gabe.

  • Otsaila: asteazkenetan, 4, 11, 18 eta 25, Mariturri Haurreskolan (GAZ)
  • Martxoa: ostegunetan, 5, 12 eta 26, 16:00etatik 18:00etara, Zaramaga Udal Haur Eskolan (GAZ)

4. Tailerra: Haurren garapenean lagundu

Tailer honetan aztertuko da zer garrantzitsua den jakitea zein eboluzio unetan dauden gure seme-alabak, hazten eta garatzen doazen heinean, haiei laguntzeko eta haien erritmo indibidualak errespetatzeko berak onartuz eta gainestimulazioa saihestuz.

  • Otsaila: ostegunetan, 5, 12, 19 eta 26, Haurtzaro Udal Haur Eskolan (EUS – GAZ)
  • Martxoa: ostiraletan, 6, 13 eta 27, 16:00etatik 18:00etara, Txagorritxu Haurreskolan (GAZ)

5. Tailerra: Ongizate emozionala lehen haurtzaroan

Tailer honetan aztertuko da haurren behar emozionalak zeintzuk diren eta haiei nola erantzun, gurasoek behar horiek kudeatzen lagun diezaieten. Gurasoei lagundu nahi zaie seme-alaben garapen emozionala ezagutzen, ulertzen eta laguntzen.

  • Otsaila: ostiraletan, 6, 13, 20 eta 27, Lakuabizkarra Haurreskolan (GAZ)
  • Martxoa: astelehenetan 2, 9, 16 eta 23, Gloria Fuertes Haurreskolan (GAZ)

6. Tailerra: Ohitura osasungarriak lehen haurtzaroan. Osasuna eta nutrizioa

Bertan, erizain eta nutrizionista batek gidatuta, gure haurren hazkuntza eta garapen egokirako osasun eta nutrizio-ohitura osasungarriak landuko dira. Prozesu arinez, gaixotasunen transmisioaz eta medikamen­tuen erabileraz hitz egingo dugu, era berean, menu osasungarri eta jasangarriez, BLWz, alergiez eta in­tolerantziez...

  • Martxoa: asteazkenetan 4, 11, 18 eta 25, Zabalgana Udal Haur Eskolan (EUS - GAZ)

Oharrak

  • Haurrarekin parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Laguntzaile bat egongo da, haiek ere tailerrean parte hartu dezaten.
  • Adingabea inskribatzen da. Haurdun dauden emakumeek eta haien bikotekideek 010 telefonoan (945-161100, udalerritik kanpo deitzen badute), edo aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Gizarte Etxeetan inskribatu beharko dute.
  • Plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira, zozketarik egin gabe. Izena emateko epea tailerra hasi baino hilabete lehenago irekiko da.
  • Gehienez 12 familia egongo dira tailer bakoitzeko.
  • Helbide elektroniko bat ematen diguten familiei, izena ematearekin batera, esteka bat bidaliko zaie inkesta bat egiteko, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alaben hazkuntzan zer hezkuntza-premia, premia emozional eta guraso-premia dituzuen jakiteko.
    • Galdetegia betetzea borondatezkoa eta anonimoa da; ez da datu pertsonalik jasotzen.
    • Galdetegi hori Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Sailak (Familiaren Psikologia Katedra) babesten du, eta datuak jasotzeaz eta horien ondorioak ateratzeaz arduratzen da.
    • Gomendioak ematen dizkigu gurasotasun positiboko gure programen edukiak gurasoek antzemandako beharretara egokitzeko eta hobetzeko. Gutxi gorabehera 10 minututan egiten da, eta oso lagungarria izango zaigu, zuen beharrei eta eskaerei estaldura handiagoa eman ahal izateko.

Kontaktua

eskolahh@vitoria-gasteiz.org

parentalidadpositiva@vitoria-gasteiz.org

Antolatzailea

Hezkuntza Zerbitzua, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua eta Osasun Zerbitzua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.