1976ko martxoaren 3a, zigorrik gabe jarraitzen duen sarraskia izateaz gain, mugarri izan zen. Gauzak izan ziren bezalakoak izan ziren, baina egia da beste era batekoak izan zitezkeela. Zuk, nola imajinatzen duzu? Nola kontatuko zenuke bost hamarkada geroago?
Martxoak 3 elkarteak "1976ko Martxoak 3. M3moria Lerroak" literatura lehiaketa deitu du, 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.
Lehiaketaren helburua martxoaren 3ko sarraskia eta bere testuingurua literatura-sorkuntzatik herritarrengana hurbiltzea da, eta kontakizun literariotik kontaketa horretan herritarren parte-hartzea sustatzea.
16 urtetik gorako edonork.
Lanak 2026ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Lehen saria: 1.000 euro hizkuntza bakoitzean (euskara eta gaztelania).
Epaimahaiak, saritutako lanez gain, beste 4 lan aukeratuko ditu (bi euskaraz eta bi gaztelaniaz) eta 6 testu hauek liburu batean argitaratuko dira, idazle profesionalek elkartasunez emandako beste kontakizun batzuekin batera.
Epaimahaia osatuko da, gaztelaniazko bertsioan, Bernardo Atxaga, Amparo Lasheras eta Juan Ibarrondo eta, euskarazko bertsioan, Katixa Agirre, Iban Zaldua eta Aitor Oñate.
Ebazpena apirilean argitaratuko da eta sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira.
Oinarri osoak irakurri
Martxoak 3 Elkartea(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.