Gazteria - Hizkuntza Kluba

ClubIdiomas

> Izena emateko epea: Leku libreak dituzten taldeak irekiak mantenduko dira ikasturte osoan zehar izena eman ahal izateko.

Izena eman

OHARRA: ingelesezko eta italierazko talde berri bana sortu dugu astearte arratsaldetan eta ostegun arratsaldetan hurrenez hurren.

Osorik dagoen talderen bat interesatzen bazaizu, gogoratu erreserba-zerrendan izena eman dezakezula 945161330 telefonora deituz edo infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz.

Zer da?

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea. Ez da gramatika, ariketak... egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

Baldintzak

  • 16 eta 35 urte bitartekoa izatea.
  • Aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

2021-2022 ikasturteko iraupena

2021/10/04-2022/03/24

2021-2022 ikasturteko taldeak eta ordutegiak

Ingelesa

Asteartea, 17:00-18:30

Asteazkena, 17:30-19:00 (maila altua)

Osteguna, 19:00-20:30

Frantsesa

Asteartea, 18:30-20:00

Euskara

Asteazkena, 10:00-11:30

Gaztelania

Osteguna, 10:00-11:30

Italiera

Osteguna, 17:30-19:00

Beste hizkuntza batzuk

Eskainitako hizkuntzez gain, besteren bat praktikatu nahi baduzu jakin nahi dugu. Horretarako, bai izena emateko fitxa betetzean bai coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara idatziz jakinarazi ahal diguzu. Parte hartu nahi duen 5 pertsonetako taldea eta hizkuntza menperatzen duen monitorea lortuz gero, martxan jarriko dugu.

Izen-ematea

Noiz:

Ikasturte osoan zehar ere izena emateko aukera izango duzu leku libreak dituen talde batean parte hartzeko.

Ordaintzekoa:

  • Kuota normala: 3 €/ hiruhileko
  • Abonatuak: 1,80 €/ hiruhileko
  • Langabeak: % 15eko deskontua

Izena nola eman:

Izena eman online

Diplomak eta kredituak

  • Ikasturteko %80ko asistentzia betetzen dutenek diploma eskuratzeko eskubidea izango dute.
  • Kredituak UPV/EHUko ikasleentzat: "Gasteizko Udalak Arabako Campuseko errektoreordetzarekin batera antolatutako Hizkuntza Kluba 2019/20 ikasturteko jarduera eskaintzan parte hartu izana baliagarri izango da hautazko kredituak lortzeko graduko ikasleentzat"

Hizkuntza Klubean praktikak egiteko aukera

UPV/EHUko Letren Fakultatean ikasten baduzu (Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak edota Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak, Masterra, edo Erasmus bat egitera etorri bazara), hautazko 12 kreditu gehienez lor ditzakezu borondatezko praktikak eginez.

coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

945 16 13 30

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Juventud - Club de idiomas

  • La información concerniente a CLUB DE IDIOMAS me ha resultado útil, aunque por edad no puedo inscribirme.

    ¿Hay algún otro programa similar para personas de más edad?

    Gracias.

    maria Normal 2014/07/16 20:50:41 Erantzuna eman zaio

  • El Ayuntamiento dispone del programa de intercambio 'Trueque de idiomas', puesto en marcha por la Unidad de Interculturalidad Norabide.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/07/31 11:36:38

  • muchas gracias por la respuesta, intentaré utilizar este programa.

    m.j.m Normal 2014/07/31 19:32:22 Erantzuna eman zaio

  • Finalizado el plazo de inscripción, el 2 de octubre se publicarán las listas de personas admitidas. ¿Dónde se pueden consultar estas listas?

    Rakel Normal 2015/10/02 12:28:53 Erantzuna eman zaio

  • Buenas!

    Me ocurre que estoy la segunda en lista de espera de un grupo, sin embargo, en otros dos grupos que me encaja mucho mejor el horario estoy mas atrás. Si hay sitio en el grupo que mejor posicionada estoy y me incorporo, seguiría manteniéndome en la lista de espera de los otros grupos o renunciaría a la posibilidad del cambio en caso de que quedasen plazas a lo largo del curso?

    Gracias.

    Elena Alegre 2015/10/04 11:05:12 Erantzuna eman zaio

  • Respondido directamente desde la Oficina Municipal de Información Joven

    Udalaren logotipoa Udala 2015/10/05 11:55:10

  • Hola

    ¿Hay algún programa similar de conversación para personas mayores de 35 años?

    Gracias

    Ni neu Normal 2016/09/22 08:46:11 Erantzuna eman zaio

  • El programa Trueque de idiomas finalizó en diciembre de 2015. En la actualidad no hay ninguna inciativa municipal dirigida al intercambio de idiomas para personas mayores de 35 años.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/09/27 11:35:37

  • Kaixo,

    Oso ekimen interesgarria iruditzen zait hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko. Hala ere, nire kasuan, ezin dut parte hartu 35 urte baino gehiago ditudalako. Beraz, nire galdera honakoa da: Udalak ez du aurreikusten antzeko programaren bat helduentzat?

    Eskerrik asko

    Edu Normal 2017/07/10 22:46:25 Erantzuna eman zaio

  • Zure iradokizuna Herritarren Postontzian sartu izana eskertzen dizugu. Zure oharra kontuan hartuko dugu Gasteizko Udalak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

    Udalaren logotipoa Udala 2017/07/13 13:32:23