Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Green Lab

CEAren banerra

Ikerkuntza

Gasteizeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Green Lab ikerkuntza bekak izaera kolaboratzailea duen ikerkuntza zientifiko-teknikoko programa bat da, irekia eta integratzailea. Gasteizeko ingurumen eta lurralde kudeaketa hobetzeko asmoz ikuspegi eta ideia berritzaileak izateko espazio bat sortu nahi du programa honek, zeinetan hiritarrek (norbanako gisa edo antolatuta), ezagutzaren gizarteak (unibertsitatea, ikerkuntza zentroak, ezagutza sareak, adituak, etab.) eta instituzioek elkarrekin lan egin dezaten horrenbeste nahi den hazkunde ekonomiko, aztarna ekologiko eta ardura sozialaren arteko orekarantz aurrerapausoak emateko.

2019-2020 programa

2019ko maiatzean ikerkuntza lanen bigarren aroa jarri zen abian. CEAk eta EAEko zenbait ikerketa taldek binaka sustatutako urtebeteko hitzarmenen bidez gauzatzen ari dira lan horiek. Honako lan lerroak sortu dira:

  • Fitoerremediazioa: Vitoria-Gasteizko udalerrian lurzoru narriatuak edo potentzialki kutsatuak deskutsatzeko asmoz landareak erabiltzearen potentzialtasunak ikertzeko lana jarri da abian, Euskal Herriko Unibertsitateako Landare Biologia eta Ekologiako Sailarekin elkarlanean.
  • Lurzoruaren osasuna: PhytoSUDOE proiektuko lursail esperimentaletan eta Jundizko korridore berdean sortutako leheneratze eta fitoerremediazio proiektuetan lurzoruaren osasuna ebaluatzeko elkarlana jarri da abian Neiker-Tecnaliaren Natur Baliabideen Kontserbazioko Sailarekin.
  • Hidrogeologia: Lasarteko legardietako eredu hidrogeologiko bat eta eremu horretako lurrazpiko uren kalitatea eta kantitatea kontrolatzeko piezometroen sare bat sortzeko lana jarri da martxan Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika (Hidrogeologia) Sailarekin elkarlanean.
  • Ingurumen DNA: Udalerriko hezeguneentan (Salburuko hezeguneetan barne) aplikatuko den ingurumen DNAri buruzko ikerketa bat sustatu da Euskal Herriko Unibertsitatearen Zoologia Sailarekin elkarlanean. Teknika berritzaile horrek hezeguneetan bizi diren anfibioak antzematen lagunduko du, besteak beste baso igel jauzkaria (Rana damaltina) eta apo pintatu iberiarra (Discoglossus galganoi), horiek hobeto kudeatu eta kontserbatzeko.
2017-2019 programa

2017ko maiatzean abiatu zen lehen beka programa, non 7 gazte ikertzaile edota teknologoko taldea Ingurumen Gaietarako Ikastegiko lantaldean sartu zen 2 urtetarako. Eredugarri diren adibideen ikerkuntzan, prospekzioan eta azterketan sakondu zuten, jarraian ageri diren alorretan:

  • Paisaia: Prospekzioa, azterketa eta paisaia ordenatzeko tresnen aplikazioa, eta Gasteizeko paisaien hobekuntza funtzionalerako egokitze-proiektuak.
  • Lurzoruak (informazio gehiago): Fitoerremediazioari eta teknozoruei buruzko ikerketa-proiektuen garapena Gasteizen.
  • Azpiegitura Berdea: Gasteizeko Hiri Azpiegitura Berdearen Sistemaren karakterizazioa, azterketa eta jarraipena, eta hobekuntza jardueren proposamena.
  • Nekazaritza iraunkorra: Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-ereduen prospekzioa, azterketa eta aplikazioa Gasteizen.
  • Klima aldaketa: Klima aldaketa leuntzeko jarduera eta neurrien prospekzioa, azterketa eta aplikazioa Gasteizen.
  • Ingurumen sentsibilizazioa: Ingurumenari eta herritarren partaidetzari buruzko heziketa eta sentsibilizazio programak hobetzeko tresna berrien prospekzioa, azterketa eta aplikazioa Gasteizen.

Green Lab blogean ikerketa ildo bakoitzeko hausnarketa edota interesgarri suertatu litezkeen oharrak adierazten joango dira, aipatutako gaien inguruan kontsultak egin daitezkeelarik, ikerketetan aurrera egin ahala.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: