Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Green Lab

CEAren banerra

Ikastaroak eta tailerrak

Formakuntza programen garapena gizarteranzko informazio-trukerako, ezberdinak izanik eremu ezberdinetara zuzentzen diren heinean.

Ikastaroak

Formakuntza-ikastaroak, Green Lab-arekin zerikusia duten lanetan espezializatzeko aukera ematen dutenak.

Gaur egun, UPV/EHUko Udako Ikastaroekin kolaborazio-lan bat egiten ari da “Lurzoru Degradatuen Berreskurapenerako Teknika Berritzaileak” ikastaroaren baitan. Hona hemen 2016(Beste leiho batean irekiko da) eta 2017(Beste leiho batean irekiko da)ko programak.

Tailerrak

Lurraldean bertan aplikazio praktikoa duten ekintza formatiboak, Gasteiz hiriko ingurunea ikerketarako eta lanerako gunea bezala hartuta, proposamen berritzaileak garatzeko.

2017ko maiatzean Nazioarteko Tailer bat burutu zen Ipar Ameriketako irakasle eta ikasleekin State University of New York at Syracuse eta CEAren artean dagoen hitzarmenaren baitan. Zabalgana auzoan azpiegitura berdeak proposatzeko ikerketa bat egin zen, eta horretarako, 3 lantalde sortu ziren eta tailer amaierako memoria bat egin zen.

Jardunaldiak

Egun bateko edo biko formakuntza saioak, Green Lab taldearen ikerketa-eremuetan oinarrituta. Saio hauen helburua ikerketa ildoak elkar ezagutzea eta gure lurraldean aplikatu daitezkeen ideia berriak sortzea da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: