Turismo-helmuga iraunkorra - Bisitarientzako gomendioak

Biosphere 2018

Ongi etorri Gasteizera: 2012ko Europako Hiriburu Berdea eta helmuga turistiko iraunkorra.

Gure hiria eta bertako biztanleak benetan ezagutu nahi badituzu, eta gure ondareaz gozatu nahi baduzu, babesten laguntzen diguzun bitartean, era arduratsuan bisitatzera animatzen zaitugu.

Etorri baino lehen

  • Bilatu gure hiriari buruzko informazioa: historia, ohiturak, tradizioak, kultura, bizimoduak, hizkuntzak, natura, ondarea, gastronomia..., eta zer helmuga mota den. Horrela benetako etekina aterako diozu zure bidaiari!
  • Saiatu gure hirira era iraunkorrenean heltzen (garraio publikoa pribatuaren ordez, gutxien kutsatzen duten ibilbideei lehentasuna emanez, eta abar). Hegazkinez bazoaz, eraman ekipaje arina. Hala, zure maletarekin ez duzu pisu gehigarririk gaineratuko hegazkinean, eta horregatik hegaldi horrek CO2 gutxiago botako du atmosferara
  • Ahal duzun guztietan, aukeratu ingurumenarekin, ondarearekin eta hiritarrekin arduratsuak diren tokiko bidaia-antolatzaileak, garraio-enpresak, ostatuak, gidak, eta abar..

Zure bisitak iraun bitartean

  • Kontsumitu tokikoa. Horrela, enpresa txikien iraupena bermatuko duzu, hala nola dendena, jatetxeena eta gidena, eta esperientzia jatorragoa izango duzu.
  • Gure hiria ezin hobea da autoa uzteko eta hiritik ibiltzeko, bizikleta bat hartzeko edo gure garraio publikoaren sarea erabiltzeko. Horrela, zure bidaiaren karbono aztarna jaitsiko duzu, eta osasunean zein lasaitasunean irabaziko duzu!
  • Gasteizen, eta planetako edozein lekutan, erabili zentzuz baliabide naturalak.
  • Hemen zauden bitartean, hau da zure etxea. Saiatu sortzen dituzun hondakinak murrizten, eta, hondakin bat bota behar duzunean, erabil itzazu hiriak eskaintzen dizkizun birziklatzeko baliabideak.
  • Zentrotik 2 km-ra besterik ez, beren flora eta faunagatik bereziki errespetatu behar ditugun ekosistemak aurkituko dituzu. Ez galdu ikusteko aukera, baina saiatu zure oinetakoen aztarna baino ez uzten: isilik bisitatu, markatutako bideetatik irten gabe, talde txikietan,...
  • Ez izan zalantzarik gure kulturan, tradizioetan eta gastronomian murgiltzeko. Ihes egin urte osoko monotoniatik!
  • Begirunez hartu tokikoak, beren ohiturak, bizimoduak eta tradizioak. Saiatu elkartzea berdinetik berdinera izaten.
  • Gure tradizioren bat interesgarria gertatzen bazaizu, eta argazki bat egin nahi baduzu, edo gasteiztarrei argazkiak egin nahi badizkiezu, eskatu baimena eta egin beti errespetuz.
  • Benetan gure hiriko oroigarri bat eraman nahi baduzu, tokiko ekonomia sustatzen duzun bitartean, eros itzazu artisauek edo artistek egindako souvenirrak gure tokiko dendetan.
  • Gure ondare natural zein historikoaz maitemintzen bazara, eta babesten lagundu nahi baduzu, agian parte har dezakezu nolabait berreskuratzeko edota kontserbatzeko proiektu batean. Informatu tokiko bidaia-antolatzaileekin. Haiek informatuko zaituzte.

Zure bisita eta gero

  • Zerbaitek huts egin badu, edo hobetzeko aukerak (iraunkortasuna barne) antzematen badituzu, esaguzu, lagundu hobetzen, baita zerbait bereziki gustatu bazaizu ere.
  • Konpartitu beste pertsonekin zure esperientzia, gonbidatu beste pertsonak Gasteiz era arduratsuan ezagutzera.
  • Lagundu gure ekintzaileak eta helmuga iraunkorragoarekin konpromisoa hartu duten tokiko establezimenduak ezagutarazten.

Twitter3030(Beste leiho batean irekiko da) | Facebook3030(Beste leiho batean irekiko da) | Instagram3030(Beste leiho batean irekiko da) | turismo@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.