Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Agentzia Energetikoa

CEAren bannerra

Gasteizko Agentzia Energetikoa energiaren alorrean udalerrian iraungarritasun, segurtasun eta lehiakortasunaren irizpideen betetze-maila zaintzeko ardura duen udak tresna da. Bere lehen jarduera energiaren inguruko ordenantza osatzea da, kutsadura atmosferiko, akustiko eta argizkoa murriztu, eta jatorri fosileko erregaiekiko menpekotasuna gainditu asmoz.

Agentzia erreferente bihurtu da Udalarentzako berarentzako (energiaren erabilera zentzuzkoa definitu eta sustatzeko, eta energia-iturri berriztagarrien garapena bultzatzeko), eta baita Gasteiz hiriarentzako ere (energiaren alorrean jokabide egokiak sustatzerakoan).

Zereginak

Helburuak

  • Energiaren alorraren zeharkakotasuna lortzea, zerbitzu publikoak ematean energia zentzuz erabiltzeko eta energia berriztagarrien aldeko irizpideak sustatuz.
  • Udal sail, erakunde eta enpresei energia proiektuak landu eta abiarazten zein horiek gauzatzeko finantzaketa bilatzen laguntzea.
  • Udalaren erreferentzia izatea energiarekin lotutako gaietan, beste administrazio batzuen, energia enpresen zein herritarren aurrean.
  • Kontratazio publikoaren esparruko lehiaketa prozesuetan energia eraginkortasuneko irizpideak sartzea.
  • Energia politikaren aplikazioan gizartearen esku hartzea lortzea.
  • Herritarren artean, enpresetan eta abarretan energiarekin lotutako jokabide egokiak hedatzea.
  • Energia zerbitzuen eta beste jokabide berritzaile batzuen garapena laguntzea.

Funtzioak

  • Energiaren alorrean diagnostikoa eta planifikazioa egitea.
  • Energiaren erabilera zentzuzkoaren eta energia-iturri berriztagarrien aldeko sustapen-lanetan aholku eman eta koordinatzea.
  • Energiaren inguruko udal ordenantza garatu, koordinatu eta haren betearazpena zaintzea.
  • Energiaren alorreko azterlan, instalazio eta azpiegituretarako diru-laguntzak kudeatzea.
  • Energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren eta energia-iturri berriztagarrien alorreko dokumentazio zentroa.
  • Energiaren alorrean beste administrazio, erakunde, enpresa, zentro teknologiko, hezkuntzako, finantzario eta bestelakoekin lankidetzan aritzea.
  • Udal sailen arteko zeharkakotasuna eta lankidetza sustatzea, helburu hauek lortu asmoz:
    • Energiaren kudeaketa hobetzeko udal planak osatu eta abiaraztea: eraikinetan, argi publiko eta semaforoetan, udal ibilgailuetan, ur eta hondakinen tratamenduan, garraio publikoan eta abarretan.
    • Sentiberatasun kanpainen bidez, jardunbide egokiak ezagutaraziz, ekimenak antolatuz, eta abarren bitartez, energiaren kudeaketa publiko eta pribatuan eragitea.
    • Sektorearen inguruko lanbide heziketa sustatzea.
    • Energiaren alorreko enpresa txikiak sortzen laguntzea.
    • Energiaren alorreko zerga-, lege- eta finantza-neurriak sustatzea.
    • Erosketa publiko berdea praktikatzea, hots, ondasunak erosteko, zerbitzuak emateko, eta abarretarako kontratazio berrien baldintza-orriak idazterakoan energiaren alorrean aholku ematea.
    • Energiaren ustiakuntzarako tresna lagungarrien garapenean laguntzea.
    • Energiaren kontsumoaren alorrean informazioa eta aholkua eman, eta gizartea sentiberatzea dibulgazio kanpainen, eta jende orori edo gizatalde jakin batzuei zuzenduriko hitzaldien bidez.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: