HIGA - Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

2023ko uztailaren 17tik 21era, Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren (HIGA) 4. edizioa izango da Gasteizen. Izena emateko epea amaitu da.

Zer da HIGA?

https://www.youtube.com/watch?v=V3aDkLa7C5k(Beste leiho batean irekiko da)

HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da; xede nagusiak ditu hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sare-lana. Hartara, hainbat hiztun-komunitatetako kideek hizkuntzen biziberritze-prozesuetan zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere.

Gasteizko Udaleko Gazteria eta Euskara Zerbitzuek antolatutako 5 eguneko jardunaldia EHUko udako ikastaroen prestakuntza-programaren(Beste leiho batean irekiko da) baitakoa da. Hala, parte-hartzaileek, goizeko saioetan, hitzaldi edo mahai-inguruak izango dituzte. Bazkalostean, hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira. Arratsaldero, hartu-emana eta elkar ezagutza esparru informalago batean lagunarteko aisialdi-ekintza ezberdinak programatuko dira: kontzertuak, proiekzioak, irteera kulturalak etab.

Webgunea eta sare sozialak

https://higagasteiz.wixsite.com/higa(Beste leiho batean irekiko da)

facebook Facebook(Beste leiho batean irekiko da)

twitter logo Twitter(Beste leiho batean irekiko da)

Instagram3030 Instagram(Beste leiho batean irekiko da)

Harremanetarako

Antolatzaileak

Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak.

Babesleak: Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Badalab, Euskaltzaindia, Vital Fundazioa.

Batzorde Akademikoa: EHU, ELEBILAB ikerketa taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Udako Ikastaroak, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up, GELA.

Laguntzaileak: Garabide, YEN/JEV, NPLD, Global Voices / Rising Voices, Etxepare Euskal Institutua, Endangered Languages Project, Euskarabidea.

Ekimen ofiziala: UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkada, EHUko Udako Ikastaroak.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: