HIGA - Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa da, bi urtean behin ospatzen da eta jada 5 edizio egin dira. Ekintza Gasteizko Udalak antolatzen du, Euskara eta Gazteria zerbitzuen eskutik, beste elkarte eta erakunde batzuekin batera.

HIGAren inguruan

HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteentzako nazioarteko topaketa da, eta hizkuntza horiek biziberritzea eta mundu mailako hizkuntza komunitate ezberdinen arteko elkarlana sustatzea du helburu.

Bost eguneko programa honetan, 18 eta 35 urte bitarteko gazte parte-hartzaileek aukera izango dute hizkuntza-biziberritzean eta aktibismoan trebatzeko, beren esperientziak partekatzeko eta besteen errealitateetatik ikasteko.

Topaketak espazio bat eskaintzen die belaunaldi berriei beren komunitateetako hizkuntzak biziberritzeko, beren kultura eta ondarea zaintzeko estrategiak ikasi eta praktikatzeko, eta lankidetza sareak osatzeko. Gainera, arratsaldeetan, irekitako mikrofonoek, kontzertuek, dantzek eta bisita gidatuek bertako eta nazioarteko kulturarekin konektatzeko eta esperimentatzeko aukera emango diete parte-hartzaileei, hainbat artistaren bidez.

2011n martxan jarri zenetik, HIGA nabarmen hazi da topaketa eta partaide kopurua gora egin du. 2025. urtean, 80 partaide batu ditu ekintzak, planetako kontinete guztiak eta 60 hizkuntza gutxitu ordezkatuz.

Parte-hartzaileak, aktibistak, akademikoak eta ikertzaileak dira eta topaketa hirueleduna da, euskaraz, gaztelera eta ingeleses gauzatzen delako. HIGA topaketan jasotako prestakuntza Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) emandako udako ikastaroaren ziurtagiri baten bidez aitortuko da. Edizio berri bakoitzean gai berriak jorratzen dira, artearen eta hizkuntza aktibismoaren arteko intersekzioa, besteak beste.

Programazioa

HIGAk programazio zabala dauka. Goizetan EHUk Gasteizen duen Kanpuseko Letren Fakultatean gauzatzen dira saio akademikoak.

Arratsaldeetan, ekintza ludiko desberdinak egiten dira, Oihanederren edo Falerinan, hauek hiriko biztanle guztiei daude zabalik.

Historia
  1. Proiektu honen lehen edizioa 2011n egin zen, "Hizkuntza gutxituetako/gutxituetako gazte hiztunen topaketa europarra" izenburupean.
  2. Bigarren edizioa 2018an egin zen, HIGA (Hiztun Gazteak) izenarekin.
  3. Hirugarren edizioa 2021era atzeratu zen, pandemiagatik, eta aldi berean egin behar izan zen, aurrez aurre eta online.
  4. 2023an Montehermoso Kultur Etxeak laugarren edizioa hartu zuen osorik, 75 parte-hartzaile eta 55 hizkuntza gutxituekin.
  5. Bosgarren edizioa Letren Fakultatera itzuli zen eta 80 gazte baino gehiago eta 60 hizkuntza bildu zituen.
Aitortza

5. edizioaren inaugurazioan HIGAk Linguapax 2024 Saria jaso zuen.

Linguapax(Beste leiho batean irekiko da) gobernuz kanpoko erakundea da, munduko hizkuntza-aniztasuna babestea eta biziberritzea du helburu, eta saria erreferente bat da aktibismoaren eta hizkuntzen biziberritzearen munduan.

Sari honek balioan jartzen du proiektua hiztun gazteak eta hizkuntza gutxituen aktibistak lotzen dituen plataforma globala dela, horiek biziberritzeko eta kultura eta hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna bermatzeko helburuarekin.

Antolatzaileak

Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria Zerbitzuak.

Babesleak: Hizkuntza Politika Sailburuordetza, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Vital Fundazioa.

Laguntzaileak: Arabako Alea, Garabide, Rising Voices, Npld, Beñat Etxepare Institutua, Yen/Jev, ELP, Elen.

Batzorde Akademikoa: UPV-EHU, ELEBILAB ikerketa-taldea, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, Soziolinguistika Klusterra, Rise Up, GELA, Elen.

Ekimen ofiziala: EHUko Udako Ikastaroak.

Harremanetarako

Webgunea eta sare sozialak

HIGAren webgunea(Beste leiho batean irekiko da)

Instagram(Beste leiho batean irekiko da) | X(Beste leiho batean irekiko da) | Facebook(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: