AMVISAK osasun-alerta dela eta hartutako neurriak

Gasteizen ematen duen zerbitzuaren jarraipena bermatzeko eta koronabirusaren hedapena sahiesteko asmoz, AMVISA udal enpresak hainbat neurri jarri ditu martxan bere kudeaketa eremuen baitan.

Zerbitzuaren jarraipena

Gobernu Zentralak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriekin eta udalean ezarritako arauekin bat etorriz, alarma egoerak irauten duen bitartean inor ur hornikuntzarik gabe gera ez dadin lanean ari da enpresa. Zentzu horretan, bi aste dira beren fakturak ordaindu ez dituzten partikularrei ur-hornidura mozteari utzi ziola AMVISAk, eta konexiorik gabe egonik hala eskatzen duten pertsonei berriro konektatzeko aukera ematen ari da.

Beste neurri batzuk arlo honetan:

  • Langileen kopurua egokitzea eta kontingentzia-plana, horniketa- eta saneamendu-zerbitzuen jarraipena bermatzeko.
  • Mantenimenduko eta zaintzako brigadak gorabeherak konpontzeaz arduratzen ari dira: hodien hausturak, hornikuntza- eta saneamendu-sareetako arazoak, ….
  • Uren Kalitaterako Laborategiak hornitzen den urak indarrean dagoen araudia betetzen duela kontrolatzen jarraitzen du.
  • Informazio-sistemetan bi lantalde egin dira, elkarrengandik bereizita, zerbitzuak ematen direla bermatzeko.

Merkataritzaren arloa

Bulegoa itxita dagoelarik, telefonoz eta online eskaintzen da zerbitzua, bide hauen bitartez, hain zuzen:

Giza-baliabideen antolaketa

Funtsezkoak ez diren zerbitzuekin zerikusirik ez duten langileetako asko telelanean edo teleprestakuntzan ari dira beren etxeetan. Orobat, osasun-arrazoiak tarteko arrisku bereziko talderen batean sartuta dauden langile guztiak ere telelanean ari dira.

Bulego eta instalazioen garbiketa eta desinfektatze-lanak indartu egin dira.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: