Udal zergak eta tasak: aldaketak ordaintzeko aldietan
Birusak eragindako larrialdi-egoeraren aurrean hartutako neurriak.
Ordaintzeko aldien datak eta epemuga-datak aldatzea
Egutegi fiskalean hainbat zerga eta tasa ordaintzeko aldietan izandako aldaketak jasotzen dira. Aldaketa horiek ondasun higiezinen gaineko eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergetan, eta zaborren, mahaitxoen, industria-isurketen, hilerrien kontserbazioaren, ibilgailuen pasabideen eta emakiden tasetan izan dira.
Halaber, aldatu egin dira borondatezko aldian eta aldi exekutiboan ordaintzeko epemugak.
- Borondatezko aldian ordaintzea
Martxoaren 14ko edo geroko epemuga duten ordainagirietarako ekainaren 1era atzeratu da.
- Epe exekutiboan ordaintzea
- Martxoaren 14an % 5eko errekargu exekutiboa duen zorrak errekargu bera izango du ekainaren 1 era arte.
-
Martxoaren 14an % 10eko premiamendu-errekargu murriztua duen zorretan luzatu egin da % 10eko errekargu-epea, premiamendu-probidentziaren jakinarazpen dataren arabera:
- Jakinarazpena alarma-egoeraren indarraldian amaitzean bada, zorrak % 10eko errekarguarekin jarraituko du, ekainaren 1 era arte.
- Jakinarazpena alarma-egoeraren indarraldia amaitu ondoren amaitzen bada, % 10ekoarekin jarraituko du epemugara arte.
- Martxoaren 14an % 20ko premiamendu-errekargu arrunta duen zorrak errekargu horrekin jarraituko du. No existiendo una norma especial, los intereses de demora se siguen devengando, tanto a favor del obligado tributario, como de la Administración.
Ekainaren 1ean berriro hasiko dira exekutiboan ordainagirik kobratzeko prozedura, ordaintzeko errekerimenduak, zor-deribazioak, kontu-bahiketak, soldata-bahiketak...
Epetan ordaintzea
Izapide hauek epeetan ordaintzeko egutegian aldaketak:
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: epetan ordaintzea.
- Zaborra biltzeagatik ordaindu beharreko tasa: epeka ordaintzea.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea.
Salbuespen gisa, epeka ordaindu ahalko dira ondasun higiezinen, zaborren eta trakzio mekanikoko ibilgailuen zergak, nahiz eta aurreko ekitaldietan ordainketa modu hori BETE EZ.
Zatikatze arruntak (zorra)
Martxoaren 14an indarrean dauden zatikapenetan, maiatzera aldatzen da martxoko kuotaren ordainketa. Apirileko kuota, berriz, ekainera pasa da.
Zatikatze berrietan, ekainean izango da lehen kuota.
Mahai-aulkien tasari buruzko oharra
Ostalaritzako mahai-aulkien tasa kobratzeari utziko dio Udalak alarma-egoerak irauten duen eta jarduerak bertan behar dauden bitartean.
Prozedura zigortzailea
Trafikoari dagokionez:
Etenda gelditzen da ekainaren 1 era arte. Hala ere, aurkeztu egin ahalko dira gidari-identifikazioak, alegazioak, administrazio-errekurtsoak.
Ekainaren 1ean hasiko dira murrizketekin ordaintzeko, gidariak identifikatzeko eta alegazioak aurkezteko epeak.
Konfinamendu-egoera ez betetzeari dagokionez:
Jakinarazten denetik 15 egun balioduneko epea dago % 50eko murrizketarekin ordaintzeko edo alegazioak aurkezteko.
Hauxe da esanbidez epe-etenik ez duen prozedura bakarra.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.