Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estragegia ez da gelditu koronabirusaren ondorioz

2020ko martxoaren 31n

Osasunaren prebentzioaren eta zaintzaren mesedetan, Koronabirusa dela-eta ezarritako alarma-egoerak eguneroko jarduera geldiarazi du. Baina Zurrumurruen aurkako estrategiak aurrera jarraitu nahi du, egoera berrietara egokituz. Hauek dira datozen asteetarako lan ildoak:

Duela hiru urte baino gehiagotik hilero biltzen den Zurrumurruen Aurkako ekintza-taldearen dinamizazioak bide telematikoetatik jarraituko du. Aldizka eztabaidatzeko eta hausnartzeko edukiak emango dira, posta elektroniko eta WhatsApp bidez, eta hurrengo hileko bilera online egitea aztertzen ari gara. Estrategia bera jarraituko da abenduan abian jarri zen adinekoen Zurrumurruen Aurkako taldearekin.

Gazteei dagokienez, Gasteiz Hiri Hezitzailea programaren barruan Zurrumurruen Aurkako tailerrak egitea planifikatuta zuten ikastetxeek, normaltasuna berreskuratzen den bitartean, astero online materialak jasotzeko aukera izango dute (bideoak, irakurketak, erronkak, etab.), irakasleek ikasleei egiten dizkieten lan-proposamenak aberastu ditzaten.

Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzua eta Amekadi, Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren laguntza teknikoa, egutegi berri bat lantzen ari dira, atzeratu behar izan diren jarduerak datozen hilabeteetan birkokatzeko.

Azkenik, gogoratu behar da inoiz baino aktiboagoak izango direla Zurrumurruen Aurkako sare sozialak: @Antirumoresvg(Beste leiho batean irekiko da) Facebooken eta antirumores_vg(Beste leiho batean irekiko da) Instagramen. Konfinamendu-garai honetan, non desinformazioa eta buloak azkar zabaltzen diren, inoiz baino garrantzitsuagoa da informazioa kontrastatzea eta soilik egiazkoa den horietan oinarritutako iritzia sortzea eta partekatzea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: