Udalaren prestazio ekonomikoak - Sailkapena

Oinarrizko beharrak.

Oinarrizko beharra: diru-prestazioa, eta honako kontzeptuak hartzen ditu barne: elikadura, higienea, jantzi eta oinetakoak, eta botika-gastuak.

Oinarrizko estalduraren prestazioa: Dirurik gabeko prestazioa, dendetan txartel ez-finantzarioaren bitartez ordaintzeko. Prestazio honek elikaduraren eta higienearen alorreko oinarrizko gastuak estaltzen ditu.

Jantoki soziala: Dirurik gabeko prestazioa, baliabide ekonomikorik ez edukitzearen edo nahikorik ez edukitzearen arazoaz gain euren etxean autonomoki prestatzeko arazo pertsonal edo sozialak dituzten pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei zuzendua.

Prestazio hau jasotzeko, pertsona artatuaren beharrizan-egoera egiaztatzen duen balioespen profesionala behar da. Udalaren gizarte zerbitzuek edo/eta larrialdietarako gizarte zerbitzuek aintzat hartu behar dituzte eskabideak.

Jantoki sozialera sartzeko, HUT edo ebazpenaren barra-kodea izan behar da.

Gaur egun, jantoki soziala Arkupeko ibilbidearen 11. Zenbakian dago. 50 toki ditu.

Etxebizitza-prestazioak

Gizarte Larrialdiko Laguntzetan aurreikusten ez diren egoerak arintzeko, edo haietan ezarritako mugak gainditzen dituzten eta laguntzaren beharra duten zenbait kasuri aurre egiteko prestazioak. Etxebizitza-prestazioak honela sailkatzen dira:

  • Oinarrizko etxebizitza-gastuak
  • Aparteko etxebizitza-gastuak

Osasun- eta gizarte- prestazioak

Osasun sistema publikoak estaltzen ez dituen osasun tratamendu eta beharrak estaltzeko prestazioak. Beharra justifikatzen duen mediku-txostena behar da.

Gizarteratzeko laguntzak

Lan bizitza eta familiakoa uztartzeko laguntzak. Laguntza honetarako, lan- edo prestakuntza-jarduerak Familian Esku Hartzeko Planean jasota egon behar dute. Eskatzaileak bere kargu dituen pertsonek haren bizikidetza-unitatekoak izan behar dute, eta hura bere kargu har lezakeen beste inor ez izan hartan.

Gastu pertsonaletarako prestazioa

Familia-laguntzarik ez duten eta muga ekonomiko larriak dituzten pertsonentzako prestazioak. Premia-premiazko kontzeptuei aurre egin beharra dagoela iritzi beharko dio gizarte-langileak.

Hileta-gastuetarako prestazioak

Bizikidetza-unitateak ehorzketak berekin dakartzan gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez duenean tramitatzen da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.