2022 - 2023 ikasturtea/ Gaia: Osasunerako hezkuntza
Online izena-ematea
Herritarren Segurtasunerako Saileko Substantzien Kontsumoagatiko Prebentzio eta Hezkuntza Neurrien Zerbitzuak zenbait prebentzio prozedura eta ekintza antolatzen ditu, legezko eta legez kanpoko drogak hartzen dituzten gasteiztar adingabeei eta haien familiei zuzenduak. Drogak edukitzeagatik eta kontsumitzeagatik zigortutako adingabeek, zigor ekonomikoaren ordez, bestelako neurri bat hartzeko aukera dute, elkarrizketa motibazional eta esku-hartze labur batean oinarritzen den metodologia baten bidez. Horren helburua da adingabeek drogekin gaur egun dituzten esperientzien inguruan ikuspegi autokritikoa izan dezaten bultzatzea. Saio informatibo-didaktiko baten bidez, saileko teknikariek prozedura hau ezagutzera ematen dute, eta, era berean, hezkuntza arloko irizpideak, jardunbide egokiak eta lankidetza-ideiak azaltzen dituzte.
Erantzukizuna, gizabidea, osasuna eta bizi-kalitatea.
Gurasoak (Ikasleen Gurasoen Elkarteak, batez ere DBH eta DBHkoak) eta irakasleak (zuzendaritza-taldeak eta hezitzaileak).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.