Kargako bizikleta sustapena ibilgailu motordunaren alternatiba gisa

Kanpaina honen bidez, Udalak zama eramateko bi kargako bizikleta elektrikoa (cargo bike) lagako die 10 egunez eta mailegu moduan 24 partikularri, edo enpresetako edo beste erakunde batzuetako kideei.

Informazio gehiago eta izen-emateak: vgbiziz@hotmail.com, telefono-zenbakia: 611 44 41 46.

Parte-hartzeko baldintzak

  • Kanpainan parte hartzen dutenek, horrez gain, bide-hezkuntzako espezialista batek emango duen prestakuntza-ekintza bat jasoko dute. Era berean, ibilbide pertsonalizatu bat egingo da eta euren ohiko ibilbideetako batean lagunduko zaie.
  • Parte hartzen dutenek VGBiziz sarearen app-a instalatu eta erabili beharko dute, eta eguneroko erabilera amaitu ondoren VGBiziz aparkaleku seguruen sareko puntuetako batean aparkatu beharko dute bizikleta, baldin eta bizikleta gordetzeko espazio seguru bat ez badute.
  • Konpromisoa hartuko dute euren esperientzia komunikazio-kanal desberdinen bitartez kontatzeko, batez ere sare sozialen bitartez: Facebook, Instagram, Twitter, Udalaren webgunea, eta abar.
  • Azkenik, kanpaina amaitu ondoren mugikortasun-ohiturei buruzko inkesta bati erantzuteko konpromisoa hartuko dute.

Informazio gehiago

Kanpaina hau Horizonte 2020 Programaren europako CityChangerCargoBike(Beste leiho batean irekiko da) proiektuaren barruan dago.

Hiriguneetan zama eramateko bizikleten sarrerak eta eskala handian erabiltzeak erakutsi du oso ekintza onuragarria dela hirientzat. Bizikleta bidezko mugikortasunaren irudia hobetzen ari da, joan-etorrietan (zama eramateko nahiz bidaiari moduan) bizikletak erabiltzen dituztenen kopurua handitu egin da, hiri-espazioa modu efizienteagoan erabiltzen da, eta airearen kalitatea, segurtasun-mailak eta bizi-kalitatea hobetu egiten dira. Hala eta guztiz ere, irtenbide berritzaile hau oso hiri gutxitan dago abian, eta kasurik onenetan, hasiera-fasean besterik ez dago Europako hainbat hiritan. Bere potentzial osoa oraindik ez da lortu Europako hiri bakar batean ere.

Gaur egun hirietan salgaien garraioaren ia % 100 ibilgailu motordunen bitartez egiten da (autoak, motorrak, furgonetak, kamioi komertzialak eta abar), ia salgai arin guztiak oso distantzia laburretan garraiatzen diren arren. Era berean, herritarrek auto pribatua erabiltzen dute aisiari, erosketei edo enkargu txikiei lotuta dagoen erabilerarako. Bi kasuetan (komertziala eta partikularra) garraiobide hori cargo bikeekin ordeztu ahal izango litzateke.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Promoción de las bicicletas de carga como alternativa al vehículo de motor

  • Estoy interesado comprobar una bicicleta para trabajar con ella os agradecería os pongáis en contacto conmigo mi teléfono es el 619 468 241 Sergio rubio gracias

    S.R.E. Alegre 2020/12/01 20:13:11 Erantzuna eman zaio

  • Gracias por su interés. En breve se pondrá en contacto con usted la persona encargada de la iniciativa de préstamo de bicicletas de carga, para concretar el préstamo.

    Los datos de contacto para aquellas personas que quieran probar una bicicleta de carga son los siguientes: email vgbiziz@hotmail.com o teléfono 611 444146.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/12/02 09:07:05