Kirol Zerbitzuak 365 ikastaro programatu ditu uztailerako eta irailerako
2025eko maiatzaren 15ean argitaratua
Udal Kirol Zerbitzuak intentsitate handiko entrenamenduak “HIT” (High Intensity Training) eta pilates diziplina gehitu dizkio udako kanpainako programazioari. Udal kirol jardueren aurtengo egitarauan 365 ikastaro eta 6.875 plaza eskainiko ditu, aurreko denboraldian baino ehun bat gehiago. 14 eta 99 urte bitarteko pertsonei zuzendutako jarduerak uztailean eta irailean egingo dira gizarte-etxeetan, kiroldegietan, Gamarrako parkean eta Mendizorrotzako kirol-gunean. Izena emateko epea ekainaren 4an, asteazkena, 08:30ean, irekiko da. Izen emateak udal webgunearen bidez, 010 telefonoaren bidez eta aurrez aurre egin ahal izango dira herritarren arretarako bulegoetan, gizarte etxeen sarean eta udalaren kirol instalazioetan, Mendizorrotzan eta Gamarran.
15 pilates ikastaro eta 4 HIT ikastaro programatu dira. Jarduera hauei gehituko zaizkie, besteak beste: luzaketak, mantentze-gimnasia, tenisa, paddlea, musika-jarduera aerobikoa eta tonifikaziokoa, ur-zirkuitoak eta GAP.
365 ikastaroetatik 307k hilabete iraungo dute, eta gainerakoek 15 egun. Gamarrako parkean programatutako jarduera guztiak hamabost egunekoak dira, eta aurten Mendizorrotzako eskaintza handitu egingo da, eta hamabost eguneko eta hilabeteko ikastaroak izango dira. Ikastaroen % 36 elebidunak izango dira, aurreko denboraldian baino % 10 gehiago, eta % 11 euskaraz egingo dira.
Mendizorrotzako eta Gamarrako ikastaroetan izena eman duten eta gizarte-etxe eta kirol instalazioen abonamendua ez dutenek dagokien txartela eskuratu edo eguneko sarrera ordaindu beharko dute.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.