Vitoria-Gasteiz, turismo inklusiboarekin eta giza eskubideen errespetuarekin

2025eko maiatzaren 15ean argitaratua

Ekitaldiaren une bat, entzuleen aurrean hizlari bat dagoela

Vitoria-Gasteizek parte hartu du LGTBIQ+ travel Symposium Basque Country ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatuta, Out There Magazine aldizkariaren eta Queer Destinations agentziaren laguntzarekin.

Topaketa internazionala maiatzaren 8an eta 9an ospatu zen Bilboko Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan. Bertan, Vitoria-Gasteiz Convention Bureau-k aukera izan zuen LGTBIQ+ sektoreko 100 profesional baino gehiagorekin harremanetan jartzeko: hedabideak, bidaia-agentziak, “influencer” eta marketin, salmenta eta prestakuntzako adituak, tokikoak eta nazioartekoak.

Horrela, Vitoria-Gasteiz Convention Bureauk hiriko erakargarri turistiko batzuk erakutsi ditu eta LGTBIQ+ segmentuko nazioarteko hedabide garrantzitsuenetako batzuk gonbidatu ditu, hala nola: Travel Weekly, Attitude, Ladevi España, queer.de, GCN (Gay Community News), Pink Box… eta influitzaileak: Couple of Men, Marley Conte, @elseundilse edo Sarah eta Kokebnesh, besteak beste.

Gainera, aurretik, maiatzaren 5etik 7ra bitartean, Euskadin hainbat familiarizazio-bidaia (fam trips) antolatu dira, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Mexikotik eta hainbat Europako herrialdetatik etorritako hedabide, bidai-agentzia eta influencerrentzako.

Ekintza hauek erakusten dute lurraldearen konpromisoa aniztasunarekin, berdintasunarekin eta hospitalitatearekin, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak jasotzen duen bezala, eta Vitoria-Gasteizen apustu nabarmena egiten dela helmuga inklusibo eta aniztasunarekiko errespetuzkoa izateko.

Horren erakusgarri da udalerriak 2023-2030 aldirako bigarren Bizikidetza eta Aniztasun Plana izatea, "Hirirako eskubiderantz: diskriminaziorik gabeko hiritartasun inklusiboa helburu" izenburupean. Vitoria-Gasteizek bere printzipioetan jasotzen du komunitate desberdinen arteko bizikidetzaren errespetua, baita pertsona guztiek hiriaren parte sentitu behar dutela ere. Horrela, hiriburuak erkidego autonomoaren sentimenduarekin bat egiten du, turismo inklusiboak lurraldean duen hazkunde aukera aintzat izanik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.