Emisio Gutxiko Eremua (EGE): salbuespenak

ZBE exenciones

Jarraian, Gasteizko emisio gutxiko eremuan ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna betetzeko salbuespenei buruzko informazioa aurki dezakezu. Ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharretik salbuetsita egoteak ez du, inolaz ere, trafiko-araudiak eta indarrean dagoen gainerako legeriak ezarritako betebehar eta mugetatik salbuesten.

Ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharrak ez die ibilgailu mota hauei eragiten: motorrik gabeko ibilgailuak, mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak (scooterrak eta gurpildun aulki elektrikoak), bizikleta elektrikoak, patinete elektrikoak, ziklomotorrak eta tranbiak.

Ingurumen-bereizgarriaren mugak eragiten dieten ibilgailu motordunen titularrek honako salbuespen hauek eskatu ahalko dituzte.

1. Ofiziozko salbuespenak

Udalak beharrezko informazioa badu (erroldako datuak, ibilgailuen titulartasuna edo JEZ), erregistroa automatikoa izango da, eta eragindako pertsonak zuzenean baimenduta egongo dira honako kasu hauetan:

Mugikortasun Urriko Pertsonentzako (MUP) txartelen titularrak
  • Gasteizko Udalak jaulkitako MUP txartelen titularren jabegoko ibilgailuei ofizioz emango zaie alta baldin eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) udal-erregistroan ageri badira.
  • MUP txartelaren titularrek salbuestea eskatu ahalko dute, gehienez ere ohiko 3 matrikulentzat, ibilgailu propioenak barne.
  • Baldin eta MUP txartela ez badu Gasteizko Udalak jauralkitakoa, eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
  • Horrez gain, beste matrikula batzuei alta ematerik izango dute, ibilgailu horiekin ere EGEan noiz edo noiz sartzeko, udalaren webguneko aplikazioaren bidez.
  • Salbuespenak MUP txartelaren indarraldi bera izango du.
  • Salbuespen honek ez du MUP txartelen titular izatetik eratorritako legezko betebehar eta mugak bete beharretik salbuesten.
EGEan bizi diren pertsonak
  • Ofizioz emango zaie alta EGEan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsonen izenean dauden ibilgailu motordun guztiei, baldin eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) udal-erregistroan ageri badira.
  • Ibilgailuek bizilekuaren helbide berean erregistratuta egon behar dute; izan ere, legeak jakinarazpenetarako norberaren helbidea eta ibilgailuen helbide fiskala DGTn eguneratzeko betebeharra ezartzen du.
  • Ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharretik salbuetsita egongo dira 2027ko irailaren 15era arte.
EGEan dauden aparkaleku-plazen titular edo errentariak
  • Ofizioz emango zaie alta EGE barruko aparkaleku-plazen jabeen izenean dauden ibilgailu guztiei, baldin eta ibilgailu horiek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) udal-erregistroan ageri badira, eta haien jabea ibilgailuaren eta plazaren titular bada 2025eko irailaren 15a baino lehen.
  • Erregistroan ageri ez badira, eskaera bat egin beharko du jabeak, bere izenean dauden ibilgailuen matrikulak adierazita.
  • Errentariak eskaera egin beharko du, errentamendu-kontratua aurkeztuta. Ibilgailuak erregistratu ahal izango ditu errentariak, 2025eko irailaren 15a baino lehen, baldin eta haien titularra bada eta plaza erabiltzeko eskubidea badu.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da. Indarraldia berritzerik izango da, baldin eta salbuespena justifikatzen duten arrazoiak bere horretan jarraitzen badute.
EGEan dauden ibien titular edo errentari diren pertsonak
  • Ofizioz emango zaie alta EGEan dauden ibien jabeen izenean ageri diren ibilgailu motordun guztiei, baldin eta ibilgailu horiek Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) udal-erregistroan ageri badira, eta haien jabea ibilgailuaren eta ibiaren titular bada 2025eko irailaren 15a baino lehen.
  • Baldin eta ibia ibilgailu motordunak gordetzeko jarduera bati lotuta badago, titularrak eskabidea aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi 2025eko irailaren 15a baino lehen sinatutako indarreko errentamendu-kontratuen bidez bertan gordetako ibilgailuen titularren izen-abizenak, NAN zenbakiak eta ibilgailu horien matrikulak.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da; indarraldia berritzerik izango da, baldin eta salbuespena justifikatzen duten arrazoiak bere horretan jarraitzen badute.
EGEan dauden merkataritza eta ostalaritza-establezimenduak
  • Ofizioz emango zaie alta EGEko merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen titularren edo jardueraren beraren izenean dauden ibilgailu motordun guztiei, baldin eta, batetik, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) udal-erregistroan ageri badira, eta, bestetik, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda badaude.
  • Erregistroan ageri ez badira, alta eman beharko zaie ibilgailuen matrikulei —dela titularraren izenean, dela jardueraren izenean— udalaren webguneko aplikazioaren bidez.
  • Ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharretik salbuetsita egongo dira 2026ko irailaren 15era arte.
EGEan dauden ibilgailuen mantentze- eta konponketa-lantegiak
  • Ofizioz emango zaie alta ibilgailuak onik mantendu eta konpontzeko a EGEan dauden lantegi guztiei, baldin eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda badaude.
  • Lantegi horiek alta eman ahalko diete ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna betetzen ez duten matrikuladun ibilgailuei, udalaren webguneko aplikazioaren bidez. Ibilgailu bakoitzeko 7 eguneko salbuespena izapidetu ahalko da; alabaina, indarraldia berritzerik izango da.

2. Ibilgailu-motaren araberako salbuespenak

IEOko (Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra)(Beste leiho batean irekiko da) zenbait sailkapen taldetan dauden ibilgailuak salbuetsita egongo dira, batere izapiderik egin beharrik gabe.

Mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP) egokitutako ibilgailuak
Ibilgailu historikoak
  • Zirkulazio-baimenean ibilgailu historikotzat katalogatuta dauden ibilgailu motordunak.
EGEan zerbitzuak egiten dituzten ibilgailuak

Ibilgailu hauek ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharretik salbuetsita egongo dira 2026ko irailaren 15era arte:

  • Zamalan zerbitzuakegiten dituzten ibilgailu industrial, komertzial edo misto moldagarriak, fabrikazio-irizpideen arabera IEOko II. eranskin(Beste leiho batean irekiko da)eko 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 30. eta 31. zenbakietan sailkatutakoak (hala adierazi behar da zirkulazio-baimenean). Puntu honek kamioi, furgoi eta ibilgailu mistoak ditu hizpide.
  • Konponketa-, instalazio- eta mantentze-zerbitzuak egiten dituzten ibilgailu industrial, komertzial edo misto moldagarriak, fabrikazio-irizpideen arabera IEOko II. eranskin(Beste leiho batean irekiko da)eko 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 30. eta 31. zenbakietan sailkatutakoak (hala adierazi behar da zirkulazio-baimenean).
  • IEO(Beste leiho batean irekiko da)ko fabrikazio-irizpideen araberako 12tik 16ra arteko zenbakietan sailkatutako autobusak edo autokarrak (hala adierazi behar da zirkulazio-baimenean).
  • IEO(Beste leiho batean irekiko da)ko zerbitzu-irizpideen arabera A-04 eta A-02 sailkapen-taldeetan sailkatutako taxia eta gidaridun alokairuko ibilgailuak (VTC).

Jarduera profesionala titularren edo jardueraren izenean dagoen turismoarekin egiten bada (ikus eskabide bitarteko salbuespenak atala).

Ibilgailu bereziak
  • Fabrikazio-, erabilera- edo zerbitzu-irizpideen arabera ibilgailu berezitzat sailkatutako ibilgailu motordunak —hots, IEOko II. eranskin(Beste leiho batean irekiko da)ean adierazitakoak; hala agertu behar dira zirkulazio-baimenean.
  • Kategoria hauek sartzen dira:
    • Servicio público (A) o particular (B) al que se destinan:
    • Zerbitzu publiko (A) edo partikular (B) – irizpideak: polizia (A-13), suhiltzaileak (A-14), babes zibila (4-15), defentsa (A-16), anbulantziak (A-07), hileta-ibilgailua (A-08), sorospena errepidean (A-05), obra-ibilgailu motordunak (B-09).
    • Fabrikazio-irizpideak: zisternak (construcción 27-31).
    • Erabilera-irizpideak: ibilgailu blindatua (erabilera - 22), garabi jasotzailea (erabilera-54), botila-ibilgailua (erabilera 14) eta ibilgailu isotermoa (erabilera 23-26).

3. Eskabide bitarteko salbuespenak

Nola eskatu

Ekainaren 15etik aurrera, salbuespen-baldintzak betetzen dituzten pertsonek eska dezakete:

Nabarmetzekoa:

  • Eskatzaileak ez du EGEan sartzeko baimenik izango udalak posta elektroniko bidez eskaera onetsi dela jakinarazten dion arte.
  • 2025eko ekainaren 15etik abuztuaren 22ra bitartean aurkeztutako eskabideen kasuan, onespena posta elektroniko bidez jakinaraziko da laster
  • 2025eko abuztuaren 23tik aurrera egindako eskabideen kasuan, jakinarazpena gutxienez 15 egun naturaleko epean egingo da, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideek ezezko jakinarazpena jasoko dute.

Zein kasuetan

Eskabidea honako kasu hauetan aurkeztu beharko da:

MUP txartelik ez duten mugikortasun urriko pertsonak zein gaixoak
  • Eskabidearekin batera mugikortasun urria edo gaixotasuna egiaztatzen duen txosten medikoa aurkeztu behar da.
  • Eskabidea ohiko 3 matrikulentzako egin ahalko da, gehienez ere.
  • Horrez gain, beste matrikula batzuei alta ematerik izango dute, ibilgailu horiekin ere EGEan noiz edo noiz sartzeko, udalaren webguneko aplikazioaren bidez.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da, gehienez ere; indarraldia berritzerik izango da, baldin eta salbuespena justifikatzen duten arrazoiak bere horretan jarraitzen badute.
Jarduera profesionala titularren edo jardueraren izenean dagoen turismoarekin egitea
  • Eskabidearekin batera, honako hauek egiaztatu behar dira:
    • EJZn alta emanda dagoela.
    • Ibilgailua lanbide-jarduera egiteko beharrezko elementua dela, erantzukizunpeko adierazpen bidez
  • Ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharretik salbuetsita egongo dira 2026ko irailaren 15era arte.
Errenta-maila baxua egiaztatzen duten duten pertsona fisikoak
  • Eskabidearekin batera, honako hauek egiaztatu behar dira:
    • Eskatzailea pertsona fisikoa izan behar da.
    • Ibilgailua bere izenean egon behar da 2025eko irailaren 15a baino lehen.
    • Familia-unitatearen urteko diru-sarrera gordinak taula honetan adierazitakoak baino txikiagoak izan beharko dute:
Urteko diru-sarrerak
Familia-unitatea Urteko-diru sarrerak
1 pertsona IPREMa baino 2 aldiz gutxiago
2 pertsona IPREMa baino 2,5 aldiz gutxiago
3 pertsona IPREMa baino 2,9 aldiz gutxiago
4 pertsona IPREMa baino 3,3 aldiz gutxiago
5 pertsona IPREMa baino 3,7 aldiz gutxiago
6 pertsona edo gehiago IPREMa baino 4 aldiz gutxiago
  • Familia-unitatea definitzeko, aintzat hartuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Arabako arauaren 98. Artikulua.
  • Familia-unitatearen datu fiskalak kontsultatzeko baimena eman beharko dio familiak Gasteizko Udalari, bai eta unitateko kide guztien datuak ere.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da, gehienez ere; indarraldia berritzerik izango da, baldin eta salbuespena justifikatzen duten arrazoiak bere horretan jarraitzen badute.
  • Salbuespena ibilgailu bakar bati aplikatuko zaio titular bakoitzeko; salbuespena ezin da ibilgailuen artean transferitu.
Erretiro-adinetik hurbil dauden profesionalak
  • Eskabidearekin batera, honako hauek egiaztatu behar dira:
    • EJZn alta emanda dagoela.
    • Ibilgailua lanbide-jarduera egiteko beharrezko elementua dela, erantzukizunpeko adierazpen bidez.
    • Eskatzailea 2025eko irailaren 15a baino lehenagotik izan behar da ibilgailuaren titular.
    • 2025eko irailaren 15ean erretiratzeko legezko adinera iristeko gehienez ere 5 urteko kotizazioa falta izango zaiola, eta bi aukera hauetako bat betetzen duela:
      • 2025eko irailaren 15ean 61 urte eta zortzi hilabete beteta izatea.
      • 60 urte beteta izatea eta 2025eko irailaren 15ean Gizarte Segurantzaren kotizazioan gutxienez 33 urte eta hiru hilabete egiaztatzea.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da, gehienez ere; alabaina, indarraldia berritzerik izango da, eskatzaileak erretiroa hartzen duen arte.
Oinarrizko zerbitzu publikoetako ibilgailuak
  • Erabiltzaile-profil bat sortuko da, hala eskatzen duen sail, zerbitzu, atal edo enpresa publikoari dagokiona. Erabiltzaile-profil horiek alta eman diezaiekete ibilgailuen erregistroan beren ibilgailuei.
  • Indarraldia 3 urtekoa izango da, gehienez ere; alabaina, indarraldia berritzerik izango da.
  • Erakunde publiko eskatzaileak 2025eko irailaren 15ean indarrean dituen kontratuei atxikitako ibilgailu motordunen kasuan, salbuespenaren indarraldia kontratuaren indarraldira mugatuko da. Kontratu berriek ingurumen-bereizgarriaren eskakizuna bete beharko dute.
EGEra sartu beharra eskatzen duten jardueretan aritzeko udal-baimenen titularrak
  • Interes orokorreko arrazoiak, egoera bereziren bat, edo bide publikoa okupatzeko baimen bereziak tarteko, inor ingurumen-bereizgarriaren araberako mugak bete beharretik salbuesteko eskumena izango du udalak, betiere salbuespen gisa.
  • Halakoetan, udal-baimena eskatzearekin batera, ingurumen-bereizgarriaren araberako murrizketatik salbuesteko eskatu beharko da.
  • Udalak salbuespen-eskaera onesten badu, alta emango dio erregistro-sisteman baimenaren titularrari, eta indarraldiaren epemuga adieraziko dio.
  • Baimenaren titularrak alta eman beharko die matrikulei, udalaren webguneko aplikazioaren bidez.
Ezinbesteko larrialdiko sarbideak
  • Ezinbesteak eragindako larrialdia bada, ibilgailuarekin EGEra ingurumen-bereizgarririk gabe sartzerik izango da eta, ondoren, eskaera egin ahal, EGEra sartu beharra eragin zuten arrazoiak justifikatuz, sarrera gertatu eta hurrengo 3 egun naturalen barruan..
  • Datu hauek adierazi behar dira eskabidean:
    • Eskatzailearen datu pertsonalak.
    • Ibilgailuaren matrikula eta EGEan sartu den eguna.
    • EGE barruko zein etxebizitza edo establezimendura joan behar izan den, eta haren helbidea.
    • EGEan sartzeko arrazoia: premiazko konponketa, gerora sortutako osasun-arrazoiengatik inori laguntzea, albaitaritza-larrialdia.
    • Erantzukizunpeko adierazpena, larrialdiagatik sartu-irtena egin ahal izateko agiriak dituela adierazteko.
  • Udalak egiaztagiri hauek eskatu ahal izango ditu beharrezkotzat jotzen badu, bai eta eskaera ukatu ere, eskatzaileak halako agiririk ez badu: konponketa justifikatzen duen faktura, larrialdiko medikuak edo ikastetxeak emandako egiaztagiria eta albaitaritza-zerbitzuaren faktura edo egiaztagiria.
  • Premiaren arrazoiak ontzat jotzen badira, ez da zehapenik izapidetuko.
  • Baldin eta eskaera ukatu egiten bada, ukatzeko arrazoiak jakinaraziko zaizkio eskatzaileari, eta zehapenaren izapidetzeak aurrea jarraituko du.
  • 20 egun naturaleko epea irekiko da —zehapena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera—, alegazioak aurkezteko, edo borondatez ordaintzeko, zehapenaren zenbatekoa % 50 murriztuta.
Atzerriko matrikula duten ibilgailu motordunak
  • Atzerriko matrikuladun ibilgailuek gainerako ibilgailuek bete beharreko ingurumen-baldintza berberak errespetatu beharko dituzte. Euro arau hauetan sailkatutako ibilgailuek eskatu ahalko dute salbuespena:
    • Motozikleta eta ziklomotorrak - Euro 2 edo hortik gorakoan sailkatuak.
    • Turismoak - elektrikoak zein gasolina bidezkoak (Euro 3 edo hortik gorakoan sailkatuak), edo diesel bidezkoan (Euro 4 edo hortik gorakoan sailkatuak).
    • Kamioi eta autobusak - elektrikoak zein diesel bidezkoak (Euro 4 edo hortik gorakoan sailkatuak).
  • Ibilgailu horien jabeek ibilgailu mota eta Euro homologazio-kategoria egiaztatu beharko dute eskabidean, bai eta agiri hauek aurkeztu ere:
    • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen dokumentazioa, edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak nahiz fabrikatzaileak emandako agiria, non ibilgailua zein Euro kategoriatan sailkatuta dagoen egiaztatzen baita
    • Ibilgailuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Baimenaren iraupena 6 hilabetekoa izango da.
  • Atzerriko matrikula duten eta eskatutako Euro kategorian sailkatuta ez dauden ibilgailuen jabeek laburpen-agiri honetan aurreikusitako salbuespenak baliatu ahal izango dituzte, baldin eta bertan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

4. Salbuespenen erregistroan kontsultatzea

Kontsultatu salbuetsitako ibilgailuen erregistroa Egoitza Elektronikoaren Eremu Pertsonalean, Ibilgailuak atalean.

EGEaren orrialde nagusia

www.vitoria-gasteiz.org/zbe

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.