Gure Ondarea
Gazte Sortzaileak deialdearen emaitzetako bat, ikusgai
2025eko maiatzaren 14an argitaratua
Maiatzaren 23an, 20:00etan, Gure ondarea ikuskizuna antolatu dute Murgiako Villa Susa Lorategia.
Proiektua Gazte Sortzaileak bekaren baitan sortua da.
Honako mezu hau bidali digute, beren proiektua azaltzeko:
“Zuiako talde bat gara, umeek eta gazteek osatutakoa. Hilabeteak daramatzagu proiektu artistiko-hezitzaile batean lanean.
Euskararen erabilera abiapuntu hartuta, Zuiako kondairak diziplina artistiko ezberdinen bidez ezagutu ditugu. Antzerkia, dantza, literatura eta eskulanak bitartekoak izan dira proiektuan.
Tailerrak eta txangoak egin ditugu, auzokideekin elkarrizketak egiteko aukera izan dugu, eta herriko pertsona nagusiekin eta tokiko artistekin elkarlanean aritu gara. Landutako guztia, maiatzean aurrera eramango dugun ikuskizun batean erakutsiko da. Horretan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu!! ?
Anima zaitezte gure Instagram kontua ikustera!!
Shuyana Izaga, Amalur Izaga eta Marta Villalva”
Hurbiltzeko asmoa baldin baduzue, doakoa da, baina sarrera eskuratu behar da ENTRADIUM plataformaren bidez.
- Izena emateko lotura: https://entradium.com/events/gure-ondarea
- Instagrameko profila (HEZKUNTZARTEA3): https://www.instagram.com/hezkuntzartea3/
- Kartela hemen ikusi: Kartela
Lan bikaina! Zorionak!
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.