BERRasmatu" parte-hartze prozesuaren 1. fasea

Lehen fasea: 2013-2016

2016. Hiriko profesionalak, espezialistak eta eragileak parte hartzeko prozesua

Udalak Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorraren azterketa (HAPO) ireki zuen ekainean, udalerriko profesionalek, espezialistek eta eragileek ekarpenak egin eta proposamen berriak jaso zitzaten, plana aztertzeko bulego teknikoren alorrean eta HAPOren Azterketaren txosten politikoarenean orain arte landutako proposamen eta hautabideen inguruan eztabaida sortzeko.

Prozesuaren itzulketa argitaratuko da proposamenak aztertu eta gero.

2013. 1.fasea: herritarren parte-hartze prozesua- Partekatuta diagnosia

Gasteizko Udalak maiatzetik urrira bitartean hainbat bide jarri zituen eskura herritarrek modu erosoan eta dinamikoan parte har zezaten eta horrela hiriaren gainean zuten ikuspegia erakuts zezaten. Herritarren ekarpen guztiak jaso ziren "Plan Orokorrean Herritarrek izan zuten parte-hartzearen diagnostikoan". Ordutik hona herritarren ekarpen horiek Plan Orokorraren azterketarako txosten Politikora eraman izan dira, eta hiriaren hainbat gairi lotu zaizkie, hain zuzen ere, orain arte arlo tekniko-politikoan landu diren proposamenak eta hautabideak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.