Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - SMARTEES europar proiektua
Europako SMARTEES (Social Innovation Modelling Approaches to Realizing Transition to Energy Efficiency and Sustainability) proiektua energiaren alorreko diziplinaz haraindiko ikerketa proiektu bat da. Bere helburua da energia trantsizioari laguntzea eta politiken diseinua hobetzea, bide politiko alternatibo eta sendoak sortuz, herritarren integrazioa sustatzeko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzeko.
Helburu horiek lortzeko, SMARTEESek energiarekin eta mugikortasunarekin lotutako tokiko bost berrikuntza sozial mota aztertuko ditu Europa osoko lehen mailako hamar tokitan. Azterketa horren emaitzak energiaren arloko politikak zehazteko tresna bat sortzeko erabiliko dira.
Vitoria-Gasteizek proiektuan duen egitekoa "erreferentziazko kasua" izatea da, hau da, superetxadietan oinarritutako mugikortasunaren arloko gizarte berrikuntzaren adibidea izatea. Proiektuko bazkideak gure hiria aztertzen ari dira gure kasua Europako beste hiri batzuetara estrapola daitekeen zehazteko.
Proiektuaren iraupena 3 urtekoa da (2018 - 2021).
Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.