Nebera gaineko aldez aurreko ikerketaren emaitzak

2020ko otsailaren 3an

Nebera gainean kutsatuta egon daitezkeen bi lursailetako lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketa egiten ari da; horietako bat iparraldean dago (sutaustegia) eta bestea, hegoalderantz (zabortegia). Lurraren zein uraren laginak analizatu dira, horien kalitatea zehazteko. Lursail bakoitzean aurretik instalatutako piezometroetatik 12 lur lagin eta bi ur lagin atera ziren horretarako.

Lur laginen analisiaren emaitzetan oro har kutsadura maila baxuak antzeman dira, eta hegoaldeko lursaileko lagin bakar batean antzeman dira hidrokarburo maila altuak. Bestetik, iparraldeko lursaileko sei laginetan berun eta artseniko parametroetarako erreferentziazko muga zertxobait gainditzen duten kontzentrazio mailak antzeman dira: C-5A, C-9A, C-10A eta C-12A berunerako eta C-5B eta C-8C artsenikorako (erantsitako argazkian ikus daitezke). Ur laginetan ez zen inolako kutsadura aztarnarik aurkitu.

Emaitzak lortu diren laginketa-guneen planoa Las Neveras muinoan
Emaitzak lortu diren laginketa-guneen planoa.

Behin kutsadura antzeman delarik, eta lursailari gerora eman dakizkiokeen erabilerei begira, ikerketa zabaltzea proposatu du, kutsadura zenbaterainokoa den jakitearren. Horretarako, "ikerketa xehatua" egin beharra dago, erreferentziazko mugatik gaineko kutsadura mailak aurkitu diren guneen inguruan ere laginak hartuz. Substratua berriro zulatu eta lurraren lagin berriak aterako dira, eta emaitza positiboa izan duten kutsatzaileen analisiak egingo dira esklusiboki. Kutsatutako guneen inguruan aterako dira laginak, eragindako azaleraren hedadura ezagutzearren (2. argazkia).

Ikerketa hedapenaren planoa Las Neveras muinoan
Ikerketa hedapenaren planoa. Laginketa-gune berriak.

Emaitzak lortutakoan, arriskuen analisia egingo da, geroko erabileretan pertsona edo organismoentzako arriskurik dagoen zehazteko. Nolanahi ere, eta aipatu dugun bezala, ez dela inolako arriskurik izango espero dugu, aurretik antzemandako kontzentrazioak ez baitziren handiak.

Emaitzetan aurreratu ahala informazio gehiago argitaratuko da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: