Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak (PSISZ) salbamendu eta suteetan esku hartzen du, eta laguntza teknikoa zein prebentzio zerbitzuak eskaintzen ditu.
Leku hauetan egin ohi dira salbamenduak:
Basoetako suteak itzaltzeaz gain, PSISZk hirian gertatzen diren suteetan esku hartzen du, leku hauetan:
Ohikoenak arlo hauekin lotutakoak dira:
Zerbitzuak prestakuntza jarduerak antolatzen ditu, eta prebentzio kontrolak egiten ditu arlo hauetan:
Prebentzio lan horietaz gain, hidranteak -suteak itzaltzeko ur harguneak- aztertzen dira aldian behin.
Suhiltzaileek egiten dituzten lan batzuk ordaindu egin behar dira, hala nola: arriskurik izan gabe, ateak irekitzea, ur-horniketa, yutuak jartzea, lur-neurketak, eskoramenduak edo babes-igarobideak.
Udal suhiltzaileen esku-hartzeengatik tasak ordaindu behar dira, urtero udal ordenantzetan eguneratzen direnak: Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen Ordenantzaren arabera (6.4 atala).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.