Jarraipen Batzordea

Zer da Jarraipen Batzordea?

Gasteizko Udaleko herritarren parte-hartzeko ereduan esku hartzen duten hiru eragileen (alderdi politikoa, teknikoa eta elkarte mailakoa) ordezkariek osatzen duten kontrol-taldea da.

Zer ekarpen egin du Batzorde horrek?

  • Prozesua errespetatua izango da eta ez da inolako interferentziaren mende egongo.
  • Etengabeko ebaluazioa egitea errazten du eta parte-hartze prozesuko hainbat ikuspegi biltzen du.
  • Prozesuan gertatzen diren aldaketak aldez aurretiko ebaluazioaren eta Batzordeko kideek egindako ekarpenen ondorio izango dira.

Beste nolabait esanda, prozesuaren garapena eta emaitzak kontuan hartuta, bertan parte hartuko duten esparru guztietako ordezkaritza erantzule bihurtzeko modua da.

Zer betebehar du?

Prozesuaren diseinuaren inguruan bidalitako ekarpenak jaso eta aztertu ostean, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak hasierako proposamena egokitu eta Jarraipen Batzordeari aurkeztuko dio hark azter dezan.

Prozesuan aurrez ikusitako fase bakoitzaren ondoren, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak ebaluazio-txostena prestatuko du aurrez ezarritako adierazle multzoaren arabera. Ondoren, Jarraipen Batzordeari aurkeztuko dio ekarpenak jasotzeko.

Hurrengo fasearen diseinua berrikusi eta, egokitzat joz gero, taldeak horren inguruko aldaketak proposatuko ditu.

Nola funtzionatzen du?

Jarraipen Batzordeak hurrengo bilera egin aurretik, Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak aurretik garatutako faseari buruzko dokumentua proposatuko du datu kuantitatiboekin eta lehen balorazio kualitatiboarekin batera. Gainera, hurrengo fasearen diseinua emango du. Dokumentazio hori batzorde osoari bidaliko diote aldez aurretik eta, horren ondoren, dokumentuak balioztatzeko eta erabakiak hartzeko bilera egingo dute.

Batzordearen akordioak

Nork hartuko du parte?

Politikariak

Iñaki Prusilla, Herritarren Parte-hartzeko Batzordeko presidentea.

Eduardo Enguita, Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Saileko zuzendaria.

Elkarteak

José García, Los Ángeles Adinekoentzako Zentro Soziokulturala.

José Luis Fernández de Pinedo, San Viator kultura-elkartea.

Andrés Illana, Gizarte Kontseilua.

Teknikariak

Modesto Amestoy, Gazteria Zerbitzua.

Sara Buesa, Gizarte Gaien Saila.

Kotelo, Gizarte Etxeen Zerbitzua.

Inma Sánchez, Gizarte Etxeetako Kultur Jardueren Atala.

Juan Carlos Alonso, Marijo Ruiz eta Amaia Lizoain. Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: