Eraztun Berdearen Bira - Hiri-inguruko parkeetatik doan ibilbidea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Fitxa teknikoa

Luzera guztira: 33 km | Bide mota: bide-zorua, oinezkoentzako eremuak eta galtzada | Nola egin: oinez eta bizikletaz. Bidea egokia da haurren aulkietarako |Denbora gutxi gorabehera (bizikletaz): 2 ordu eta erdi | Zailtasuna: erdi-behe mailakoa | Batez besteko desnibela: 100 m

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen Bira 33 kilometro dituen ibilbide zirkular bat da, oinez zein bizikletaz egin daitekeena. Hiria inguratzen du eta Eraztun Berdea osatzen dituzten parkeetatik doa.

Hiriko edozein lekutan gaudela, erraz joan gaitzeke Birara 8 bideetako bat erabiliz, bizikletaz zein oinez.

Biran hasita badaude hiri inguruko parkeetatik doazen beste ibilbide batzuk, ingurumen- eta kultura-intereseko hainbat leku ikusteko baliatu daitezkeenak.

Zenbait puntutan, Bira Arabako Ibilbide Berdeen Sareko(Beste leiho batean irekiko da) ibilbide luzeagoekin lotzen da, adibidez Vasco-Navarro Bide Berdea, GR-25 bidea, Betoñuko Haitzeko basabidea eta abar. Horiek erabiliz, Arabako beste naturgune batzuetara joan ahal izango dugu.

Deskarga

Wikiloc(Beste leiho batean irekiko da)

Ibilbide gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.