San Martineko udal bulegoa Teodoro Dublang Margolariaren kalean

eraikinaren argazkia

Aurrez aurreko hitzordua San Martínen

Aurrez aurreko arreta aldez aurreko hitzorduarekin ematen da San Martingo bulegoetan. Hala ere, goizero hitzordu libreak izaten dira. Bulego horiek herritarrei arreta emateko bulego espezializatu gisa jarduten dute gai hauei buruzko informazioan, kontsultetan eta izapideetan:

  • Errolda.
  • Giza baliabideak (Funtzio publikoa): kontratazio-zerrendak, kontratuak izenpetzea, udal enplegua...
  • Ogasuna: ordainketak, tasak, zergak eta hobariak...
  • Erregistro nagusia eta kontratuen erregistroa...
  • Ekonomia sustapena: saltoki eta enpresentzako laguntzak, azoketarako lizentziak...
  • Ingurumena.
  • Hirigintza.
  • Bide Publikoa.
  • Kontsumoa.
  • Udalaren gizarte-etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Kontuan hartzekoa:

  • Dokumentazioa erregistratu eta emateko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.
  • Gorra baldin bazara edo entzumen desgaitasunen bat baldin baduzu, San Martineko bulegoetan bideointerpretazio zerbitzua erabili dezakezu bulegoan aurrez aurre.
  • Eraikinean autotramitazio elektronikoko bulego bat dago, izapide errazak itxaronaldirik gabe egiteko aukera ematen duena.
  • Doako wifi zerbitzua ere badago ("wifi-VG-free" sarea). Zerbitzuan izena ematea autorregistroaren bitartez gauzatzen da, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez.

Helbidea eta kontaktua

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 behea, P.K. 01008

Telefonoa (telefonogunea): 945 16 16 16

Bideointerpretazio zerbitzua

informacion@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia

08:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (lanegunak).

2023an, bulegoak itxita egongo dira uztailaren 24an, abuztuaren 14an, irailaren 22an, urriaren 13an eta abenduaren 7an.

Nola iritsi

Tuvisaren linea hauek dituzte geltokiak eraikinaren inguruan: L10 (Aldaia), L1 (zirkularra), L4 (Mariturri) eta L6 (Zabalgana). Kontsultatu mapa

Lur gaineko aparkalekua

Lur gaineko aparkalekuari buruzko informazioa.

Kokapena

Bestelakoak

Eraiki honek desfibriladorea dauka.

Lotutako informazioa

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: