Arte eta Lanbide Eskola

Eskolaren kanpoaldea

Gasteizko Arte eta lanbide eskola arautu gabeko arte plastikoen zentroa da, eta bertan arlo hauekin lotutako ikasgaiak lantzen dira esklusiboki: sorkuntza plastikoa, marrazketa, margogintza, eskultura, teknika grafikoak, zeramika, larrua, zura, koadernaketa, ikus-entzunezkoak eta argazkigintza.

Nahi duen pertsona oro artera, sorkuntzara eta arte gozamenera hurbiltzea da helburu nagusia, egunero ikasgeletan horiekiko sentiberatasuna landuz.

Gaur egun mila ikasletik gora dago matrikulatuta ohiko ikastaroetan, eta arlo artistiko ezberdinetan espezializatutako 16 irakaslek osatzen dute klaustroa.

Historia

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren jatorria eta oinarria Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1774ko irailaren 21ean sortutako Marrazketa Eskola dugu.

Geroztik, ia etenik gabe jardun du irakaskuntzan, eskola hainbatetan handituz eta eraldatuz, garai bakoitzaren beharretara egokitzearren. Hasierako marrazketa eskolei beste arte eta artisau arloekin lotutako ikasgaiak gehitu zitzaizkien, bai eta industriarekin eta merkataritzarekin lotutako ikasketak ere.

2022ko abenduan bere ateak berriz ireki zituen liburutegiak Fournier familiaren izena darama; izan ere, baliabidea familia horri esker sortu zen, 1920an bere bibliografia-funtsak Arte eta Lanbide Eskolari eman zizkionean. Eskola, garai hartan, Gasteizko kultura-zentro neuralgikotzat jotzen zen. Dibulgaziorako eta funtsak kontsultatzeko ekipamendua izateaz gain, Liburutegia elkargune soziala ere bazen, eta alderdi hori ere berreskuratu nahi da.

Gune honen funts bibliografikoa 8.000 ale ingurukoa da, eta horien artean daude aldizkako argitalpen historikoak, tauromakia-funtsak, antzinako funtsa (XVIII. eta XIX. mendekoak, batez ere), 1958 baino lehenagoko aleak, ezaugarri bereziak dituzten aleak, hala nola autografoak edo egileen oharrak, koadernaketa bereziak, kartografia, etab.

Legeari dagokionez, eskola irabazi-asmorik gabeko kultura fundazio gisa eratuta dago, zeinean Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Arabako Merkataritzak eta Industria Ganberak baitute ordezkaritza; orobat, hiriko erakunde, enpresaburu eta partikular batzuen laguntza du.

Kontaktua

Telefonoa 945 14 44 10

Bulego-ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:30etik 19:30era.

Kokalekua

Peñafloridako Kondearen plaza, z/g

01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.