Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Neberako parkea
Neberako parkea
Neberako parkeak Olarizuko parkearekin egiten du muga hegoaldean eta Salburuko hezeguneekin iparraldean. Ekialdeko hiri hedatzearen barruan sartuta dago. Duen kokalekua dela eta, toki hau funtsezkoa da Eraztun Berdeko hegoaldeko eta ekialdeko parkeak lotzeko; izan ere, Errekaleor errekak lotura ekologikoa bermatzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik hain nabarmena izanik, bisitatu beharrekoa izango da Eraztun Berdeko ikuspegi zoragarrienez gozatu nahi bada.
- Kokalekua: Hiriaren ekialdea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.