Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
GeoVitoria-Gasteiz zeure gailuan
GeoVitoria-Gasteiz geolokalizazio-aplikazio bat da, gure udalerriko toki, jarduera eta interesguneak plano edo satelite bidezko argazki baten gainean kokatzea ahalbidetzen duena. GeoVitoria-Gasteiz web-aplikazio progresiboa da (pwa); horrek esan nahi du, gailu mugikor batetik erabilita, app baten portaera duela baina web-nabigatzailearen gainean funtzionatzen duela.
Horrela, gure mugikorrean sarbide zuzeneko ikono bat sor daiteke, gogokoenak markatu, geolokalizazioa erabili... baina app batek baino azkarrago funtzionatzen du, datu gutxiago kontsumitzen ditu, ez du lekurik hartzen eta ez du eskatzen sistema eragilearen araberako eguneraketarik edo bertsio desberdinik.
Gure gailuaren web-nabigatzailetik GeoVitoria-Gasteizera sartzen garenean, hasierako pantailan ikono bat instalatu nahi dugun galdetzen zaigu. Une horretatik aurrera, aplikaziora zuzenean sartu eta haren funtzio guztiak erabili ahal izango ditugu.
GeoVitoria-Gasteizek honako hauei buruzko informazioa eskaintzen digu: interesguneak, mapan kokatu diren lekuak informazioarekin, ekitaldiei buruz, kaleen kokapenari buruz, TAO guneen banaketari buruz, udal-baliabide edo -zerbitzuen kokapenari buruz (iturriak, komun publikoak, gizarte-etxeak, bidegorriak, bizikletentzako aparkalekuak...), autobus-lineen ibilbideari buruz, hiriko ibilbideei buruz, eta abar.
Gainera, hirian ibilbideak ezarri eta kalkulatzeko aukera ematen du (oinez, bizikletaz edo garraio publikoz), edo zure kokapenetik gertu zer dagoen ikusteko. Aplikazioak autobusak kokatuta gauden geltokira iristen emandako denbora erakusten digu, eta gure kokaleku gogokoenen zerrenda gordetzeko aukera ematen digu.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.